Po ibaiaren harana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Po edo Padus ibaiaren ibilbidea, zeinengandik padanar ordokiak edo Po ibaiaren haranak bere izena hartzen duen.

Po ibaiaren harana edo padanar ordokia (italieraz Pianura padana edo Val Padana) Italia iparraldeko eskualde naturala da. Iparraldean eta mendebaldean Alpeak ditu, hegoaldean Apeninoak eta ekialdean Adriatiko itsasoa. 46.000 kilometro karratuko azalera du, Italiako lautadarik handiena delarik, osoki edo zati batean, Piamonte, Lonbardia, Veneto, Friuli-Venezia-Julia eta Emilia-Romagna eskualdeak hartuz.

Nagusiki Po ibaiaren arroa hartzen duen arren (ibai honengatik izena hartuz, bere latinezko izena Padus baita), zehazki hitz eginez gero, padanar-venetoar ordokia edo padanar-venetoar-emiliar ordokia izen egokiagoa izango litzateke. Izan ere, Po ibaiaren adarrak ez diren Venetoko eta Emiliako ibai batzuek zeharkatzen baitute ordokia, Adriatikoan itsasoratzen diren Adige edo Reno ibaiak kasu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Po ibaiaren harana Aldatu lotura Wikidatan