Podzol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Podzola

Podzola klima heze hotzetan eta epeletan eratzen den ohiko lurzorua da.

Errusierazko hitza da jatorriz eta hautsezko lurra esan nahi du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lixibiazioa da prozesu nagusia lurzoru-mota horretan; hau da, urak buztina eta mineralak hartzen ditu lurrazalean, eta, lurpean sartzean, azpiko geruzetara garraiatzen ditu. Hori dela eta, materia organikoa oso poliki desegiten da, eta lurra azidotu egiten da.

Podzol lurzoruetan koniferoak eta txilarrak hazten dira, batez ere.

Lurzoru-mota hori da ugariena iparreko herrialdeetan (Errusian, Eskandinavian eta Kanadan, besteak beste).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Podzol Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]