Poecilia reticulata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poecilia reticulata
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
OrdenaCyprinodontiformes
FamiliaPoeciliidae
GeneroaPoecilia
Espeziea Poecilia reticulata
Peters, 1859[1]
Banaketa mapa
Genomaren kokapenaensembl.org…

Poecilia reticulata Poecilia generoko animalia da. Arrainen barruko Poeciliidae familian sailkatzen da.

Hego Amerikako laku, urmael eta ibai gezetatik datorren arrain , bat da. Oso garrantzitsua da akuariozaletasunaren munduan, oso erraza delako arrain honen ugalketa lortzea eta baita mantentze-lana ere. Izen arrunta: Guppy arraina.

Sailkapenaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain hau hainbat aldiz eta hainbat lekutan aurkitu zen. Wilhem Peters izeneko zoologo batek sailkatu zuen lehenengo aldiz 1859. urtean eta Poecilia reticulata eman zion izena. Bi urte geroago, 1861ean , Filippo de Filippik sailkatu, eta Lebistes poeciloides deitu zion. Eta azkenik , John Lechmere Guppyk , arrain hau sailkatzen bera zela lehenengoa pentsatuta, bere deituratik hartutako Guppy izena eman zion arrain honi. 1913ean Charles Tate Reganek, Wilhem Petersek eta Filippo de Filippik emandako izenak batu zituen eta Lebistes reticulatus eman zion izena. Urte batzuk pasa eta gero, Poecilia reticulata izena jarri zioten berriro, Wilhem Peters arraina sailkatzen lehenengoa izan zela frogatu zelako.

Jatorria, elikadura eta tenperatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun mundu osora bidaltzen dira guppy arrainak, Brasilgo Iparraldetik , Venezuelatik, Guyanatik eta Barbados eta Trinidad uharteetatik. Guppy arrainak oso errazak dira elikatzeko: zizareak, krustazeoak, intsektuak, barazkiak eta mota askotako janari lehortuak eman ahal zaizkie. Uraren tenperaturari dagokionez, 22 graduetatik 28 graduetara egon daiteke [2].

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guppya arrain obobibiparoa da, (esate baterako, marrazoak bezala), hau da, arrautzak emearen gorputzean hazten dira eta prozesua amaitzen denean, [3]emea arrainkumeez erditzen da. Arrainkumeak jaiotzen direnean, igeri egiteko, amaren laguntzarik gabe elikatzeko eta bizirik irauteko gai dira.

Guppy arrainak oso erraz ugaltzen diren arren, arazo handi bat dago. Gehienetan, amak eta aquariumeko beste guppy guztiak arrainkumeak jaten saiatzen dira, eta askotan lortzen dute. Horregatik gomendatzen da beste aquarium batean banatzea arrain txikiak edota arrainkumeak ezkutatzeko landare, enbor eta harriak ipintzea arrain-ontzian. Milaka eta milaka guppy mota daude, kolore eta hegal izugarriekin.

Erditzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo erditzea hamar arrainkumekoa izaten da. Kopuru hau asko handitzen da hurrengo erditzeetan, 20 arrainkumetik 100era. 28 egun pasatzen dira emeak ernari geratzen direnetik erditzen direnera arte eta ia hilabetero erditzen dira.

Bizi-iraupena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guppyek hamabi hilabeteko bizitza daukate. Hortaz, bizitza hain laburra dutenez, oso erraz ugaltzen dira. Guppyaren ugalketa zikloa lau ataletan banatzen da.

⦁ Jaiotzen direnetik lau hilabetera: Arrainen sexua finkatzen da. Berez, guppyen jaiotzan ezin da haien sexua bereizi. Hilabete bat pasa eta gero, arren uzki-hegala gonopodioa bihurtzen da. Emeek ez dute uzki-hegalik garatzen.

⦁ 5 astetatik 9 astetara: Gorputz osoko hegalak garatzen hasten dira eta guppyen kolorea ere ikusteko aukera hasten da (guppyek kolore barik jaiotzen dira ).

⦁ 10 astetatik 26 astetara: Denboraldi honetan guppya guztiz hazita dago, kolore eta aleta harrigarriekin. Ugaltzeko ahalmena dauka jada. Fase honetan, arren eta emeen artean tamaina ezberdina bereizten da, emea arra baino handiagoa izanda. Halaber, guppy arra emea baino askoz koloretsua eta politagoa da.

⦁ 37 astetatik aurrera: Arrainak zaharrak dira jada, eta haien kolorea ahuldu egiten da. Ugaltzeko gaitasuna ahultzen da ere, eta zailagoa eta arraroagoa egiten da adin horrekin guppy bat ugaldu ahal izatea.



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), «Poecilia reticulata», FishBase webgunean. Bertsioaren data: 2006(e)ko apirila.
  2. (Gaztelaniaz)Hainbat egile, El libro de todo el acuario (ISBN 84 - 86532 - 71 - X)
  3. (Gaztelaniaz)Hainbat egile, Manual del acuario Guppy (ISBN 84-225-1190-9)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz)