Poetika (Aristoteles)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
'Poetika'
Aristotle Poetica page 1.png
1837ko edizio baten lehen orria.
Datuak
Idazlea Aristoteles
Argitaratze-data K. a. 335
Generoa Tratatua
Jatorrizko izenburua Περὶ Ποιητικῆς
Hizkuntza Antzinako greziera

Poetica edo Poetikari buruzkoa (Περὶ Ποιητικῆς) Aristotelesek K. a. IV. mendean idatzitako lana da. Kronologikoki Atenasko Eskolaren sorreraren (K.a. 335) eta hiritik alde egitearen arteko garaian (K.a. 323) egin zuen liburua. Gai nagusia estetikaren inguruko ausnarketa da, batez ere tragediaren ezaugarrien eta deskribapenen bidez. Hasieran, dirudienez, liburuak bi atal zituen: lehenengoa tragedia eta epopeiari buruzkoa eta, bigarrena, komedia eta Ianbo poesiari buruzkoa; bigarren hau, antza, Erdi Aroan galdu zen eta ez ditugu hari buruzko zuzeneko informazioak.[1]

Aristotelesen poetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Grezian, hasieran, poetika eta erretorika elkarrekin agertzen ziren sofisten testuetan. [2]Platonek poesiari buruzko gogoeta zabalak eskaini zituen elkarrizketetan, batik bat Errepublika deiturikoan. Aristofanes komediagileak ere badu zenbait gogoeta.

Alabaina, Aristotelesek eskaini zuen lehen azterketa sistematikoa; erretorika eta poetika bereizi zituen, eta poetikaren zenbait ezaugarri ezarri: artea imitazioaren eta harmoniaren bidetik sortzen da, mimesiaren bidez.[3] Poesiaren maila imitazioaren kalitateak erakutsiko du. Badago goi mailako poesiarik (ditiranboa, epopeia, tragedia), badago bigarren mailakorik (poema barreragilea, komedia). Katarsiaren ikuspegia oinarrizkoa da Aristotelesen poetikan; katarsiaren bidez entzulearen sentipenak astintzen dira, eta barrena garbitzen zaio; hori da batik bat tragediaren eginkizuna.

Obraren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1780ko edizioaren azala.

Poetika funtsean tragedia eta imitazioan oinarritzen diren arteen definizioa eta ezaugarritzea da. Gogoeta horiekin batera beste batzuk gutxiago garatuagoak agertzen dira: historiari buruzkoa eta honen poesiaren konparaketa (arteak orokorrean), gogoeta linguistikoak, mimesi buruzkoak...

Aristotelesen obra barruan Poetika tradizionalki esoterika edo akromatika bezalakakoa ezagutu da. Horrek zera adierazten du: ez zirela argitaratu. Berez, ikasketetan erabiltzeko ohar multzoak dira eta irakaslearentzat gida bezalako funtzioa zuten. Horren arabera ez ziren irakurtzeko, entzuteko baizik.

Poetikaren ezagutzen den lehen bertsio idatzia Codex Parisinus 1141 izenekoa da, X. mende]]aren amaieran edo XI. mendearen hasieran idatzia. Testu horretan komediaren atala ez zen azaltzen.

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak hogeitasei kapitulu ditu. Hona hemen horien gai batzuk:

  • Tragediaren definizioa eta elementu nagusiak
  • Alegia
  • Ekintzaren batasuna
  • Alegia eta egiantzekotasuna
  • Peripezia, agnizio edo anagnorisi eta ataka patetikoa
  • Agnizio motak
  • Tragedia barruko sailkapenak
  • Aiurriak
  • Pentsamendua eta mintzaera
  • Melopeia eta ikuzkisuna
  • Poesia eta historia arteko desberdintasunak
  • Mimesi edo imitazioari buruzko gogoetak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poetika (Aristoteles) Aldatu lotura Wikidatan