Pogo (dantza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ikusleak pogoa dantzatzen kontzertu batean.

Pogo punk musikarekin lotutako dantza da.[1][2] Dantza honetan jendeak modu nahasian salto egiten du, goitik beherako zein zeharkako norabidean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dantzak izena pogo makiletik hartzen du, malabareetan salto egiteko erabilitzen den instrumentua. Izan ere, hasiera batean pogo dantza gorputz zurrunarekin saltu bertikalak eginez egiten zen, nahiz eta Euskal Herrian zeharkako bertsioa nagusitu den.[3]


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"The Filth and the Fury" Sex Pistolsei buruzko dokumentalean esaten denez, pogo dantza talde horretako baxujole Sid Viciousek asmatua da, 1976an zehar, Londreseko punk kontzertuetan.[4] Dantza Sex Pistols ikustera joaten ziren ez-punk jendeari adarra jotzeko sortu omen zen, gero publikoaren artera zabalduz.[5]

The Pogues taldeko Shane MacGowan ere dantzaren asmakizuna Sid Viciousi egozten dio: kontzertuetan jantzi ohi zuen larruzko pontxoak ez zion uzten beste modura dantzatzen, salto eginez ez bazen. Viv Albertine gitarrajoleak, berriz, pogoaren jatorria Sidek saxofoia jotzen zuen era izan zela dio.[6]

Euskal Herrian pogoa 1984 inguruan hedatu zen.[3]

Koreografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pogo/mosh kontzertu batean.

Pogoa era librean dantzazen da. Euskal Herrian hedatuen dagoen bertsioan "(...) ondokoa hartu, eta jaurtitzen da; honek zerbaitekin jo arte. Baina jada ez dago haserrerik: norbere kontra datorren hori ondo hartzen da; zuk etorri den lekura bidaltzen duzu, ahal den indar gehienarekin, eta listo".[3]

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pogoaren barruan hainbat aldaera daude: mosh (pogoaren hardcore aldaera), slam (publikora salto egitea, eta haien eskuen gainean surf eginez bezala ibilitzea), stage diving (slam egitera zoazela, jende multzoaren barrura erortzea), wall death (publikoa zati bitan banatzea, gero talka egiteko), circle pit (ikuslegoak norabide berean biratzea, zurrunbilo bezalakoa eginez).[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. , https://www.theguardian.com/society/2003/jul/09/health.lifeandhealth .
  2. (Ingelesez) Laing Dave : One Chord Wonders: Power and Meaning in Punk Rock (Milton Keynes and Philadelphia: Open University Press) - 1985 - pp. 34, 61, 63, 89–91. - ( ISBN 0-335-15065-9
  3. a b c Villate, Arturo () «Hay algo aquí que no va mal» Muskaria.
  4. , http://articles.orlandosentinel.com/2000-06-17/lifestyle/0006160393_1_julien-temple-filth-fury .
  5. , https://www.imdb.com/name/nm0895965/bio .
  6. (Ingelesez) Clothes, Clothes, Clothes. Music, Music, Music. Boys, Boys, Boys. : Albertine Viv - Éditions : Faber & Faber - 2014 - page=109 - ISBN 978-0571297757
  7. Le mosh pit, ou pogo, analysé par une équipe de scientifiques