Polarimetro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Polarimetro automatiko digitala.

Polarimetroa isurkari batetik igarotzen den argi polarizatuaren polarizazio planoak duen errotazio optikoa neurtzeko erabiltzen den tresna da. Iturri monokromatiko batetik (sodiozko lanpara batetik, adibidez) datorren argia polarizatzaile batetik igarotzen da. Lortzen den argi polarizatua aztertu nahi den isurkaria gordetzen duen hodi batetik pasarazten da, eta irtetean analizatzaile batean jasotzen da argi hori. Analizatzaile horretan errotazio angelua neurtzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]