Polemon II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Polemon II.a
Polemon II RPC 3831.jpg
monarka

Bizitza
Jaiotza c.K.a. 12
Heriotza Zilizia74 (78/88 urte)
Familia
Aita Polemon I.a, Cotys III
Ama Pythodorida of Pontus, Antonia Tryphaena
Ezkontidea(k) Berenize
Julia Mamaea Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak monarka

Polemon II.a (antzinako grezieraz: Μάρκος Αντώνιος Πολέμων Πυθόδωρος; c.K.a. 12-k .o. 74), Pontoko Erresumako eta Bosforoko Erresumako errege bat izan zen.

K.a. 1 inguruan, bere aita Polemon I.aren oinordeko bihurtu zen, bere ama Pitodorisen erregeordetzapean, azken batean, boterea honek erabili zuelarik, Polemon II.a izenezko errege soil bezala utziz.

39an, Kaligula erromatar enperadoreak, Pontoko eta Bosforoko errege bezala errege intsigniak eman zizkion. 41ean, Klaudiok, Bosforoko Erresuma, Mitridates Armeniakoari eman zion, baina, Polemoni, Ziliziaren zati bat eman zion.

48an, judutar bihurtu zen, Kaltzisko errege Herodesen alarguna zen Berenizeren eraginpean, honekin ezkondu zelarik, baina, Berenizeren aldetik, hitzarmenezko ezkontza zenez, desegin egin zen eta Polemonek judutar izateari utzi zion.

Euxinoko Polemonium hiria sortu zuen.

62an, Neronek, Pontoko errege kargua uztera behartu zuen, erromatar probintzia bezala erantsia izan zena.


Aurrekoa
Polemon I.a
Pontoko erregea
K.a. 1-62
Ondorengoa
Azkena izan zen. Erresumaren amaiera