Poli(biniliden fluoruro)
Poli(biniliden fluoruro) | |
---|---|
![]() | |
Konposizioa | karbono, hidrogeno eta fluor |
Mota | polimero |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | 177 ℃ |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 24937-79-9 |
Reaxys | 11405848 |
Gmelin | 53250 |
EC zenbakia | 607-458-6 |
ECHA | 100.133.181 |
CosIng | 86933 |
Poli(biniliden fluoruro)a (PVDF) polimero sintetiko termoplastikoa da, fluoropolimeroen familiakoa. Biniliden fluoruroaren polimerizazioz sintetizatzen da. Ezaugarri piezoelektriko nabarmenak ditu[1].
Erabilera berezietarako plastikoa da purutasun handia eta disolbatzaileekiko, azidoekiko eta hidrokarburoekiko erresistentzia duelako.
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poli(biniden fluoruro)aren sintesia biniliden fluoruroaren erradikal-polimerizazioz egiten da peroxido organikoak hasarazle gisa baliatuz[2].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]PVDFk bertsatilitate handia du gainerako termoplastikoek bezala. PVDF-erretxina berotan prozesatzen da estrusioz edo injekzioz hodiak, estaldurak, filmak eta moldeatutako objektuak egiteko industria-alor askotan hala nola, industria kimikoan, elektronikan, bateriatan, eraikuntzan, uren tratamenduan eta industria petrokimikoan[3].
Kopolimeroak egiteko ere baliatzen da, bereziki piezoelektrikotasuna probesteko. Adibidez, hexafluoropropilenoarekin ekoizten den kopolimeroa kristalinoagoa da PVDF hutsa baino eta horrek piezoelektrikotasuna emendatzea dakar[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «poly(vinylene fluoride) (CHEBI:53250)» www.ebi.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
- ↑ Cais, Rudolf E.; Kometani, Janet M.. (1985-06-01). «Synthesis and two-dimensional NMR of highly aregic poly(vinylidene fluoride)» Macromolecules 18 (6): 1354–1357. doi: . ISSN 0024-9297. (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
- ↑ PVDF. PERFORMANCE CHARACTERISTICS & DATATHERMOPLASTICS FOR ENGINEERING APPLICATIONS.
- ↑ Kelarakis, Antonios; Hayrapetyan, Suren; Ansari, Seema; Fang, Jason; Estevez, Luis; Giannelis, Emmanuel P.. (2010-01-21). «Clay nanocomposites based on poly(vinylidene fluoride-co-hexafluoropropylene): Structure and properties» Polymer 51 (2): 469–474. doi: . ISSN 0032-3861. (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).