Poliakrilamida
Poliakrilamida polimero lineala da, (-CH2CHCONH2-)n formula duena, akrilamida polimerizatzen sintetizatzen dena. Ura xugartzeko gaitasun handia du eta gele moduko testura hartzen du[1].
| Poliakrilamida | |
|---|---|
| Mota | Vinyl polymer (en) |
| Erabilera | |
| Rola | neurotoxina |
| Identifikatzaileak | |
| CAS zenbakia | 9003-05-8 |
| Reaxys | 8193252 |
| Gmelin | 51135 |
| EC zenbakia | 618-350-3 |
| ECHA | 100.118.050 |
| CosIng | 36687 |
| UNII | 5D6TC4BRWV, E2KR9C9V2I eta RHA9LWJ494 |
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akrilamida erradikal-polimerizazioz polimerizatzen da eta erdietsitako polimeroa ataktikoa, sindiotaktikoa edo isotaktikoa izan daiteke. Kopolimeroak ere eratzen ditu[1].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Polikrilamida proteinen pisu molekularra zehazteko edo proteina-nahasteak bereizteko erabiltzen den poliakrilamidazko gelean egindako elektroforesi (PAGE) teknikan baliatzen da[2].
Poliakrilamidaren erabilera industrial garrantzitsuenetako bat likido bateko solidoak malutatzea da. Prozesu hori ura tratatzeko erabiltzen da, baita papera fabrikatzeko ere. Poliakrilamida hautsetan edo likido moduan usa daiteke, eta likido moduan disoluzioan eta emultsioan banatzen da. Produktu horiei askotan "poliakrilamida" esaten zaien arren, asko akrilamidazko kopolimeroak dira, beste espezie kimiko bat edo gehiagorekin, hala nola azido akrilikoarekin edo horren gatz batekin.
Ingurugiro-inpaktua eta toxikotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzat hartuta poliakrilamidak erabilera oso handia duela, ez da harritzekoa toxikotasunaren eta ingurugiro-inpaktuaren ikuspegitik azterketa asko izan izana. Berez, toxikotasunik ez du, baina kontuan izanik, akrilamida toxikoa dela dela kezka egon izan da, monomeroz poluitutako poliakrilamida egon litekeela. Lan handia egiten da hori ekiditeko.
Poliakrilamida, normalean, amidasa entzimen eragipean partez degradatzen da, amoniakoa eta poliakrilatoak sortuz. Poliakrilatoak biodegradatzen zailak dira, ordea[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Ullmann's encyclopedia of industrial chemistry. Wiley-VCH 2010 ISBN 978-3-527-30673-2. (kontsulta data: 2025-01-05).
- ↑ Poliakrilamidazko gelean egindako elektroforesi. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.
- ↑ Nyyssölä, Antti; Ahlgren, Jonni. (2019-04-01). «Microbial degradation of polyacrylamide and the deamination product polyacrylate» International Biodeterioration & Biodegradation 139: 24–33. doi:. ISSN 0964-8305. (kontsulta data: 2025-01-05).