Edukira joan

Polibio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Polibio

Bizitza
JaiotzaMegalopolis, K.a. 200
HerrialdeaAkaiar Liga
Lehen hizkuntzaantzinako greziera
HeriotzaK.a. 120 (79/80 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea
Familia
AitaLycortas
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, militarra eta idazlea
Lan nabarmenak

Polibio (Megalopolis, c. K.a. 200- K.a. 118) garai helenistikoko historialari greziarra izan zen. Ezaguna da Antzinako Erromaren gailentzea aztertzen duen Historiak (Historiae latinez, eta antzinako grezieraz: Ἱστορίαι Historíai ) izeneko bildumagatik.

Erromako aginpidearen aldeko zen, eta hara jo zuen K.a. 168. urtean. Arteen eta letren babesle handia zen Eszipion Emilianoren adiskide egin zen, eta harekin joan zen Afrikara. Kartago hiriaren suntsipenaren lekuko izan zen (K.a. 146).

40 liburukik osatutako Historia obra handia idatzi zuen, baina lau baizik ez dira gaur egunera iritsi. K.a. 220-168. urteetako gorabeherak jasotzen zituen bilduma horrek.

Egungo balorazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritikaren ustez, azken greziar historialari handia da, Herodoto, Tuzidides eta Xenofonteren bidean, nahiz eta berak ez zuen Greziar muduari buruz idatzi, Erromaren goraldiaz baizik; zehazkiago, bere lana, Erromatar Errepublikaren indar geldiezinaren eta Mediterraneo ekialdeko hiri helenistiko nekatu, zatitu eta dekadenteak konpartzen ditu eta mudu bien arteko adostasuna bilatzen du. Bere Historiak berrogei liburutan egindako lan monumentala da,eta Tito Liviok eta Apianok obra horretaz egiten duten erabilera ugariari esker zati handi bat gorde ahal izan da.

Historien garrantziaren zati bat da ia daturik ez dugun garai batean gertatutakoaran kontakizunari zor dio. Berak ematen dituen datuak izan ezik ez daukagu kasik, eta, gainera, ia garaikidetasunetik eamten ditu, eta horrek gertaeren zuzeneko ezagutza ziurtatzen du. Erroma eta Kartago arteko Lehen Gerra Punikotik (K.a. 264-241), K.a. 146. urtera arte, Korinto eta Kartago suntsitu eta Mediterraneoko itsasertz osoan hegemonia latindarra ezarri zen artekoak kontatzen ditu. Polibiok nagusitasun horren garrantzi historikoa ulertzen du, eremu helenistikoaren garaipenarekin handitzen dena, Mediterraneoaren lehen bateratze politikoa baita. Horri esker, historia "unibertsal" bat egin daiteke, espazio politiko komun bat lortzeko bide zail bat konta daiteke, eta, egilearen ustez, zeregin bakegile eta zibilizatzaile bat.

Baina bere obra, diziplina historiografikoan egin zuten berrikuntzari zor diote beren ospe iraunkorra. Aldi hartan, gerrak eta antsietatea, non literatur genero eskapistak eta entretenimenduzkoak ugaritu baitziren, istorioa efektista eta dramatikoa bihurtu zen, batailak eta diskurtsoak, pasadizoak eta pertsonaia historikoei buruzko kriskitinak azpimarratzen zituzten. Polibiok horren aurka egin zuen herrien eta hirien ekintza politiko eta militarren azterketa serioa, buruzagien erabakiak erakutziz, egitate estrukturalak bereiziz eta kausak azpimarratuz. Jarrera hori estilo literarioan ere islatzen da: Polibiok bere garaian nagusi zen hizkuntza loratu, anpuloso, erretoriko eta diskurtsiboa baztertzen du, eta bere egitura arrazionalari dagozkion soiltasun eta laburtasun klasikoak aukeratu zituen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Díaz Tejera, A.. (2017). «Introducción» Historias Libros I-IV in: Biblioteca Clásica Gredos. (Titivillus) 038.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.