Poli Díaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Policarpo Díaz» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Poli Díaz
Poli Diaz.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1967ko azaroaren  21a (51 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak boxeolaria eta aktore pornoa

Policarpo "Poli" Díaz Arévalo, ezizenez El Potro de Vallecas, (1967ko azaroaren 21a, Vallecas, Madril) espainiar boxeolari profesional ohi bat da.

Vallecas auzoan jaio eta haurra zela bi urtez Euskal Herrian ere bizitu zen, Galdakaon hain zuzen ere. Zazpi urte zituela gurasoekin batera Madrilera itzuli zen.

1986ko uztailaren 5ean debutatu eta bost urtez borrokarik galdu gabe egon zen, horrek eta bere karisma eta borroka egiteko modu kementsua nahiz izaera eta bere bizitzaren inguruko gorabeheren albisteen ondorioz Espainiako boxeolari ospetsuenetakoa eta ziur aski mediatikoena bilakatu zuten.

Zazpi aldiz Espainiako pisu arineko txapelduna, eta zortzi aldiz Europakoa. 1990eko hamarkadaren hasiera bere ibilbidearen gailurrera iritsi zen. 1991ko uztailaren 27an, Pernell Whitaker estatubatuar boxeolari ospetsuaren aurka Munduko Pisu Arineko Txapelketarengatik borrokatu zen, baina estatubatuarrak irabazi zion, hura Poliren ibilbide profesionaleko lehenbiziko porrota izan zen.

1992an Mickey Rourke aktore eta boxeolariarekin borrokatzera ere iritsi zen.

Hortik aurrera, Poliren ibilbidea gainbeheran joan zen, maiz boxeotik kanpoko albisteen ondorioz albistegietan agertuz, bai drogen kontsumoa nahiz bizitzan izandako gorabehera ezberdinengatik.

Torrente, el brazo tonto de la ley (1998) filmean agerpen umoretsu labur bat burutu zuen.