Polideportivo Fernando Martín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Polideportivo Fernando Martín
Polideportivo Fernando Martín, Fuenlabrada.jpg
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 40° 16′ 57″ N, 3° 48′ 02″ W / 40.2825°N,3.800556°W / 40.2825; -3.800556Koordenatuak: 40° 16′ 57″ N, 3° 48′ 02″ W / 40.2825°N,3.800556°W / 40.2825; -3.800556
Historia eta erabilera
Irekiera1991
Jabea Fuenlabrada
Kirola saskibaloia
Erabiltzailea Baloncesto Fuenlabrada
Edukiera 5.700
Arkitektura

Fernando Martín kiroldegia (gaztelaniaz: Pabellón Polideportivo Municipal Fernando Martín) Fuenlabradako (Madril, Espainia) arena bat da. 1991ko irailean inauguratua, 5700 pertsonarentzako tokia du. Nagusiki saskibaloirako erabiltzen da, eta Baloncesto Fuenlabrada taldeak etxeko partidak jokatzen dituen pabiloia da.

1991-1992 denboraldiko Euroligako taldeetako fasean, pabiloi honetan jokatu zituen KK Partizanek bere etxeko partidak, Nazioarteko Saskibaloi Federakuntzak Balkanetako gerraren ondorioz Belgradon jokatzea debekatu baitzion.

Bere izena Fernando Martín Espina saskibaloi jokalariaren omenez jasotzen du, aurreko urtean trafiko istripu baten ondorioz hil zena. Bere seme Jan Martínek ere bertan jokatu zuen Baloncesto Fuenlabradarekin 2004-2005 denboraldian LEB ligan.