Polikarpov I-16

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


I-16
Khalkhin Gol Soviet i 16 1939.jpg
MotaMilitarra
Bidaiariak1
EraikitzaileaPolikarpov
Lehenengo hegaldia1933ko abenduaren 30a
Zerbitzu hasiera1934
Zerbitzu amaiera1950eko hamarkada, Espainiako Aire Armada
Erabiltzaile nagusiaSESBeko Aire Armada
Prudukzio urteak1934-1943
Unitate eraikiak8,644

Polikarpov I-16 ehiza-hegazkin sobietarra izan zen, gurpil bilkorrak zituen planobakarra zena. Diseinu iraultzailea zuen hegazkin honek SESBeko Aire Armadaren bizkarhezurra osatu zuen Bigarren Mundu Gerraren hasieran. Bigarren Txina-Japonia Gerran[1] eta Espainiako Gerra Zibilean[2][3] parte hartu zuen, non matxinoek Rata (arratoi) eta errepublikazaleek Mosca (eulia) jarri zizkioten ezizenak. Finlandian Siipiorava ("katagorri hegalaria") zuen ezizena. Eusko Gudarosteak ere zenbait aparatu izan zituen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Liss, Witold (1966) The Polikarpov I-16 (Aircraft in Profile Number 122 Leatherhead, Surrey: Profile publications Ltd. 10 or..
  2. Abanshin, Michael E.; Gut, Nina (1994) Fighting Polikarpov: Eagles of the East No. 2 Lynnwood: Aviation International 38 or. ISBN 1-884909-01-9.
  3. Léonard 1981, pp. 18–22.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]