Polikletos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Diskoforoa (British Museum)

Polikletos (Grezieraz: Polykleitos) greziar eskultorea (Sicione, K.a. V. mendea).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argosen bizi izan zen eta han egin zituen eskulturak, brontzezkoak gehienak.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza gorputzaren harmonia adieraztea izan zuen xedea; gorputzaren proportzioak irudikatzeko kanon edo araudi bat sortu zuen, besteak beste gorputz osoak zazpi bururen luzera hartzen duela zioena. Kanon horri zor zaio haren eskulturetako gizon gazte, sendo eta atletikoaren irudia, Doriforo izeneko eskulturan gauzatu zuena eta geroztikako eskultoreen eredu gertatu zena. Haren eskultura gehienak galdu egin dira baina kopiak gorde dira. Lan nagusiak: Diskoforoa, Doriforoa, Diadumenosa, Amazona zauritua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polikletos Aldatu lotura Wikidatan