Politika Ekonomiko Berria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Politika Ekonomika Berria Errusiako Iraultzaren ondoren eratutako Sobietar Batasun estatu berrian Leninek proposatu eta martxan jarritako politika ekonomikoa izan zen, liberalizazio ekonomikoa ekarri zuena. 1921 urtean abiarazi eta 1928 urtean Stalinek bertan behera utzi zuen. Politika Ekonomiko Berria 1917ko iraultzaren ondorengo gerra zibilean ezarritako gerrako komunismoak eragindako eskasiari aurre egiteko planteatu zen: nekazariei euren nekazaritza-soberakin osoa hartu ordez, soberakinaren zati bat merkaturatzeko aukera eman zitzaien; industria eta zerbitzu pribatu txikiak garatzeko aukera eman eta atzerriko inbertsioei sarbidea eskaini zitzaien. Industria handia, banka eta garraiobideak estatuaren esku geratu ziren. Politikaren ondorioz, nekazaritza sektoreko produkzioa nabarmen hazi zen eta iraultza aurreko mailetara heldu zen; baina, inflazioa igo eta nekazari eta merkatarien aberastasuna ekarri zuen, langileen kaltetan. Gobernuak behin behineko neurri moduan aurreikusi zuen Politika Ekonomiko Berria, baina azkenean Stalin izan zen agintera heltzean, printzipio komunisten aurkakoak zirela argudiatuz, neurri horiek bertan behera utzi eta birnazionalizazio prozesu bati ekin ziona.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.