Polizia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Polizia indar askok potentzia handiko hainbat arma izaten dituzte.

Polizia indar politikoen menpe egonda hiritarren segurtasuna eta ordena publikoa mantentzeaz arduratzen den segurtasun indarra da. Hitza latineko politīa hitzetik dator, grezierazko πολιτεία, politía hitzetik eratorria, πολις=hiria, administrazioa eta gobernua esan nahi duena. Gaurko esanahia frantsesez agertu zen lehen aldiz XVII. mendean, lege eta ordena mantentzearen esanahiarekin.

Gizartean duen funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko zuzenbidezko estatu gehienetan, poliziaren funtzioak krimenak saihestean eta ikertzean datza, pertsonen edo ordena publikoaren kontra joan litezkeen susmagarriak atzeman eta dagokion autoritatearen esku jartzean.

Poliziaren barruan bada larrialdietarako adar bat. Adar horrek larrialdi, hondamendi eta bilaketa eta erreskate kasuetan jarduten du. Horrelako kasuetan erantzun lasterra emateko, poliziak, suhiltzaileekin eta larrialdietarako medikuekin elkarlanean aritzen dira. Herrialde askotan suhiltzaileek, poliziek, larrialdietako medikuek eta gainontzeko larrialdietako zerbitzuek zenbaki bakarra izaten dute (Euskal Autonomia Erkidegoan 112 telefono zenbakia da).

Poliziaren beste funtzioetako bat trafikoaren zaintza eta zuzendaritza da. Maila guztietako errepideetan automobilak egoki ibiltzeaz arduratzen dira eta zirkulazio kodearen kontra doazen gidariei isunak ipintzen dizkiete. Herrialde batzuetan, trafikoko arauak hausteak kartzela zigorra dakar; beste batzuetan, Frantzian eta Espainian adibidez, gida baimeneko puntuak kentzen dira.

Polizia, herrialdearen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ertzaintzaren autoa Bilbon.

Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Polizia Espainian»
Espainiako Polizia Nazionalaren Eurocopter Colibri helikopteroa.

Espainian, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila dira polizia indarrak. Bakoitzak bere zereginak ditu. Udalerriaren mailan, Udaltzaingoa dago.

Euskal Autonomia Erkidegoan Ertzaintza da polizi indar nagusia. Era berean, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala ere badaude, Espainia osoan bezala. Azken hauek, mugak zaindu, airoportuak kontrolatu eta dokumentuak egitera mugatzen dira. Udalerriaren mailan, Udaltzaingoa dago eta Araban Ertzaintzaren atal bat dira miñoiak, bereziki trafiko zereginetan.

Nafarroako Foru Erkidegoan bertako polizia indarra Foruzaingoa da. Era berean, Espainia osoan bezala, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala ere badaude. Udalerriaren mailan, Udaltzaingoa dago.

Katalunian Mossos d'Esquadra izenekoa da berezko polizi indarra, Polizia Nazionala eta Goardia Zibilarekin batera.

Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Polizia Frantzian»

Frantzia osoan, Polizia Nazionala eta Jendarmeria dira indar nagusiak, bai eta Udaltzaingoa ere, udalerriaren eremuan. Ipar Euskal Herriak ez du berezko polizia indarrik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polizia Aldatu lotura Wikidatan