Polka

Wikipedia, Entziklopedia askea

Polka Bohemian 1830 inguruan agertu zen herri-dantza bat da. Haren forma zuzenean minuetotik dator, gaiaren sarrera prestatzen duen atariko batekin, eta lanarentzako amaiera gisan balio duen koda batekin. Tuba, klarinete, akordeoi eta kontrabaxuarekin jotzen da, baina baita batzuk bateriarekin ere bai.

2/4ko (bi laurdeneko) konpasean eta tempo azkarrean, "pausoa", "itxi", "pausoa", "jauzi" motako alboko pausoekin eta eboluzio azkarrekin dantzatzen da: horregatik, Europan eta Amerikan oso ezagun egin zen.

Argentinan, AEBetan, Mexikon, Perun eta Paraguain (han purajei ere deitzen da), bertara XIX. mendearen erdialde inguruan iritsi zenetik, estilo bereziekin musika folkloriko nazionaletako bat bihurtu da. Nikaraguako musika folklorikoa da, mazurka eta son Nicarekin batera: bertara herrialdearen erdialdean ezarri ziren Europa erdialdeko eta Espainiako inmigranteek eraman zuten, nagusiki Carlos Mejía Godoyk eta Palacagüinakoek bildutako musikaz.

Bedrich Smetana eta Antonin Dvorak konposatzaile bohemiarrek polkak konposatu zituzten eta dantza hura musika akademikoan sartu.

Strauss familiako musikari austriarrek ere polka ugari ondu zituzten. Horien artean, ezagunenetako batzuk "pizzicatto polka" eta "triszt traszt polka" dira. Egungo polka adibide bat Igor Stravinskiren "circus polka" da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Polka Aldatu lotura Wikidatan