Ponpeio Estrabon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ponpeio Estrabon
Erromatar Errepublikako kontsula


Pretore


Plebearen tribunoa


Antzinako Erromako senataria


Kuestore

Bizitza
Jaiotza Pizeno, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza ErromaK. a. 87
Familia
Aita Q888910
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Pompeia
Jarduerak
Jarduerak soldadua, politikaria eta militarra

Gneo Ponpeio Estrabon (latinez: Gnaeus Pompeius Strabo; † K. a. 87) politikari erromatarra izan zen, Piceum izeneko eskualdekoa. Pompeii familian senatari maila eskuratu zuen lehenengoa izan zen, Erromako Senatuko probintziarren gaineko iritzi txarra gorabehera.

Borrokan estrategiarako sena erakutsitakoan, kontsula izendatu zuten K. a. 89an, Gizarte Gerraren erdian. Ponpeio Estrabonek Italiako iparraldean erromatarren armadak zuzendu zituen aliatuen kontra. Gerra amaitutakoan, Piceumera itzuli zen beterano guztiekin.

K. a. 87an, Silak laguntza eskatu zion Mariori aurre egiteko. Hala ere, desadostasunak zirela eta, Silak armadaren burutik kendu zuen. Estrabonen soldaduek, berriz, jeneral berria hil zuten.

Nolanahi ere, urte horretan izurriteak Estrabon hil zuen. Haren gorpua plebearen tribuno batek salbatu behar izan zuen jendetzarengandik, zeinek kaleetan zehar zeraman arrastaka. Ponpeio Estrabonen semeak, Ponpeio Handiak, Piceumera itzularazi zituen legioak orduan.