Ponte (Erroma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Erromako barrutiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ponte (argipena)».
Ponte (Erroma)
Ponte
 Italia
Administrazioa
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriErroma
Jatorrizko izena Ponte
Geografia
Koordenatuak 41° 54′ 01″ N, 12° 27′ 56″ E / 41.90031°N,12.465617°E / 41.90031; 12.465617Koordenatuak: 41° 54′ 01″ N, 12° 27′ 56″ E / 41.90031°N,12.465617°E / 41.90031; 12.465617
Ponte (Erroma) hemen kokatua: Italia
Ponte (Erroma)
Ponte (Erroma)
Ponte (Erroma) (Italia)
Rome - Muni 1 - Ponte.PNG
Azalera 0.31 km²
Demografia

Ponte Erroma hiriko alde historikoa (I municipioa) osatzen duten hogeita bi rionietan bosgarrena da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tiber ibaiaren ertzean kokaturik dago, eskuinaldean hain zuzen ere. Ponte izenak zubia esan nahi du, Sant'Angelo zubiak ematen dio auzoari izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hadriano enperadoreak k.o. 134 urtean Pons Aelius zubia eraiki zuen bere mausoleoa hiriarekin lotzeko, hau da gaur egungo Sant'Angelo zubiaren jatorria. Garai hartan rione honek Circus Flaminius izena zuen eta Marteren zelaiaren parte zen. Neronek bigarren zubi bat altxatu zuen, Neronianus edo Triumphalis izenekoa eta bertatik etortzen ziren general erromatarrak garaipen handia izan eta hirian desfilea egitera.

Erdi Aroan bizitza aktiboa izan zuen auzoak eta erromatarren aztarnak erabat ezabatu ziren. Hiritar asko etorri ziren bertara bizitzera, beste auzoetan uraren eskasia nabaria baitzen. Honetaz gain Vatikanora erromes zetozenek ere hemendik pasa behar zuten eta lokal, jatetxe eta dendaz bete zen.

XVI mendean Via Giulia eta Via dei Coronati Erromako kale famatuenak bihurtu ziren eta hiriko familia aberatsek bertan eraiki zituzten jauregiak. Auzo aberatsa bihurtu zen arren Tiber ibaiaren uholdeek sarritan kaltetzen zuten. 1870an Erroma Italiako hiriburu bihurtu zenean uholdeei aurre egiteko lanak hasi zituzten ibaiertzak erabat itxuraldatuz.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]