Poopo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Poopó
Poopó (es)
Poopo 1991.jpg
Poopó lakua 1991an.
Geografia
Kokalekua Altiplano, Bolivia
Koordenatuak 18° 46′ 55″ S, 67° 01′ 29″ W / 18.781944444444°S,67.024722222222°W / -18.781944444444; -67.024722222222Koordenatuak: 18° 46′ 55″ S, 67° 01′ 29″ W / 18.781944444444°S,67.024722222222°W / -18.781944444444; -67.024722222222
Garaiera 3.686 m
Ezaugarri fisikoak
Eremua 2.337 km²
Zabalera 55 km
Luzera 84 km
Bataz besteko sakonera 107 m
Gehienezko sakonera 284 m
Hidrografia
Arroa 27.700 km²
Betebidea Desaguadero ibaia, Márquez ibaia
Hustubidea Lurrunketa, Laca Jahuira ibaia
Bestelakoak
Hiriak Oruro, Challapata, Huari

Poopó ur gaziko lakua da, Boliviako bigarren handiena Titikaka eta gero. Desaguadero ibaiak aintzira biak lotzen ditu. Poopó lakua Boliviako Oruroko departamenduan dago eta 84 km luzera, 55 km zabalera eta 2.337 km² azalera ditu.

Bai aipatutako Desaguadero ibaiaren bai Márquez ibaiaren urek Poopó betetzen dute. Hustubidea Laca Jahuira ibaia ez ezik batez ere lurrunketa da.

Lakuaren garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poopó lakua hegazti migratzailentzat geldiune garrantzitsua da. Inguruko beste espezie asko ur horren inguruan bizi dira, esaterako Andeetako puma. Arrantza dela eta, inguruko herrientzat ere garrantzi handia du laku honek.

Kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poopó lakua zeharo kutsatuta dago. Victor Zabaleta eta Michael Bremer ikerlariek beruna, kobrea, zilarra, kadmioa, kobaltoa, nikela, kromoa, eztainua, burdina, manganesoa, antimonioa eta zinka aurkitu zituzten bere uretan. Hori dela eta, 2003an natur-erreserba bihurtu egin da.

20016an desagertu zen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru oso agorra denez eta, bestetik, uraren sakonera oso handia ez denez, egoera klimatikoeen araberako aldaketen aurrean Poopók oso sentsiblea da. 2016ko urtarrilan Proba-V sateliteak eginiko argazkietan lakua erabat lehortu dela ikus daiteke. Izan ere, ofizialki 2015eko abenduan Oruroko gobernuak berria zabaldu zuen. Hondamendia aurretik emana zen 1944an baina horrek ez dio arazoarik bere larritasunik kentzen. Boliviako Gobernuak lakua salbatzeko 114 milioi dolar inbertituko ditu.[1]

Koordenatuak: 18° 46′ 42″ S, 67° 3′ 2″ W / 18.77833°S,67.05056°W / -18.77833; -67.05056{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Poopo Aldatu lotura Wikidatan