Porcia Catonis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Porcia Catonis
Fra bartolomeo, porzia.jpg
Bizitza
JaiotzaAntzinako ErromaK.a. 70
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAntzinako ErromaK.a.42 ( urte)
Familia
AitaKaton Minor
AmaAtilia
Ezkontidea(k)Marko Bruto
Marko Kalpurnio Bibulo
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
LeinuaPorcii Catones (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa

Porcia (K.a. 70 - K.a. 42) emakume erromatarra zen. Katon Minorren eta Atiliaren alaba zen.  Porcia, Marko Brutoren, Julio Zesarren hiltzailea, bigarren emaztea izateagatik da ospetsua eta hau hil ondoren brasa batzuk irentsiz suizidatzeagatik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maitekorra izateagatik da ezaguna, filosofiarekiko zaletasun handia zuen eta adoretsua zen. Gaztea zenean, bere gurasoak adulterioagatik banandu egin ziren.  Porcia Marko Kalpurnio Bibulorekin ezkondu zen lehenengo. Haur bat izan zutela uste da, Luzio Kalpurnio Bibulo; baina batzuek diote gazteegia zela ama izateko eta semeordea zuela.

Urte batzuk geroago, Quinto Hortensio Hortalok, Porciarekin ezkontzea eskatu zuen, baina Bibulok ez zuen onartu. 

Bibulo K.a. 48. urtean hil zen Pompeyoko porrotean.

Brutorekin ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Porciaren aitaren heriotzaren ondoren, K.a. 45eko uztailean, Marko Bruto, bere lehengusua, dibortziatu eta Porciarekin ezkondu zen.  Askok ez zuten dibortzioa ondo ikusi, baina Pompeyako alderdiak onartu egin zuen. Gainera, Porcia guztiz maiteminduta zegoen Brutorekin. Seme bat izan zuten, baina txikia zela hil zen, K.a. 43. urtean.

Brutok Zesar atakatzea erabaki zuen. Esaten da, Porcia jaso zezakeen torturarako prestatzeko zauri bat egin ziola bere buruari izterrean, mina jasan zezakeen konprobatzeko. Zauriaren ondorioz, min handiak, sukarra eta hotzikarak jasan zituen. Bruto asko kezkatu zen.

Zauriarena bere senarrari kontatu zionean, honek erabaki zuen ez ziola ezer gehiago ezkutatuko, berarekin fidatu zitekeela ikusi baitzuen.