Edukira joan

Port Alguer (margolana)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Port Alguer (margolana)
Jatorria
Sortzailea(k)Salvador Dalí
Sorrera-urtea1923
Mugimenduakubismoa
inpresionismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak100,5 (altuera) × 100,5 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Deskribapena
Kokapena
LekuaDalí antzoki-museoa
BildumaDalí antzoki-museoa

Port Alguer Salvador Dalí margolari espainiarraren margolan ospetsua da, 1923ean egina. Olio mihise gaineko teknika erabili zuen artistak bere paisaia baloratuenetariko bat egiteko. Lanean inpresionismo eta kubismoa konbinatu zituen. Dalí antzoki-museoan erakusten da.

1923an, hemeretzi urterekin, Salvador Dalík artelanak sortu zituen. Hogeiko hamarkada artistaren formazio eta definizio estilistikoko urteak dira, estilo artistiko desberdinekin esperimentatuz eta surrealismoarekin identifikatu aurretik garaiko mugimendu batzuekin jolastuz.

Lan honek Dalí 20. hamarkadako lehen urteetan zegoen bidegurutzea erakusten digu; batetik, mugimendu kubistaren ezagutzatik ez ezik, Europan nagusi zen "ordenarako itzulera" berritik ere abiatzen zen eskema geometriko baten ikuspegia. Eta, bestetik, kultura katalanarekiko etengabeko atxikimendua, zehazki, estilo noucentistarekiko atxikimendua.[1]

Port Alguer Cadaquésko itsas auzoa da. Salvador Dalík aire zabalean egindako obra estimatuenetako bat da hau. Herriaren ikuspegi estrukturalista bat eskaintzen du lanak: kubismoaren elementuak herrian eta inpresionismoarenak itsasoan hautematen daitezke.

Lehen planoan bi emakumezko pertsonaiek "doll" tipikoa daramate buruan, hau da, ura garraiatzeko buruan jartzen zen ontzia; Cadaquésen oso ohikoa zen.

Estiloen nahasketa honek esperimentazio eta sormen baliabideen bilaketa prozesu betean dagoen artista baten lana aurkezten digu. Unte berekoa da 1923ko Izadi hila purista olio-pintura non Juan Grisen eragina ikus daitekeen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]