Port au Port penintsula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Port au Port penintsula
NLW PortauPort1 tango7174.jpg
Geografia
Koordenatuak48°34′N 59°03′W / 48.57°N 59.05°W / 48.57; -59.0548°34′N 59°03′W / 48.57°N 59.05°W / 48.57; -59.05
Honen parte daWestern Newfoundland (en) Itzuli
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ternua eta Labrador

Port au Port Penintsula (ingelesez: Port au Port Peninsula, frantsesez: Péninsule de Port-au-Port, Mi'kmaq: Kitpu) penintsula bat da Kanadako Ternua eta Labrador probintzietan. Gutxi gorabehera triangeluarra da, eta Ternuako uhartearen mendebaldeko kostaldean kokatzen da.

"Ophor portu" euskal jatorriko hitza da, baleak ehizatzera etorri ziren euskal marinelek emana. Gero "Port au Port" kolono frantsesek eta akadianoek hitz hori aldatuko dute.

Port au Port penintsula Ternuako uharte osoko nahasketa etniko eta linguistiko askotarikoena da, Mi'kmaq familiak barne, uharteko asentamendu frankofonoen proportzio handienarekin (%15).

Route 460
Boutte du Cap parkean

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi gorabehera 130 km-ko luzera duen kostalde harritsu batean, penintsula 40 km luzatzen da mendebalderantz, istmotik Cap Saint-Georges lurmuturreraino, eta 50 km ipar-mendebalderantz, puntu luzeraino; puntu hori, berez, 25 km luze da. Penintsulako ekialdeko kostaldea irregularra da.

Port au Port penintsula Appalachian mendikatearen mendebaldeko ertzean dago. Oso higatuta dago, eta Ternuako mendebaldeko kostaldea zeharkatzen du. Penintsulako kostalde harritsuan ez dago portu naturalik. Penintsula oso zuhaiztua izan zen, baina eremu asko hustu egin dira kostan zehar, bizirauteko nekazaritzarako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal arrantzaleek XVI-XVII. mendeetan "Ophor portu" (atsedenlekua) izendatu zuten. Arrantzale frantsesek eta euskaldunek Ternuako mendebaldeko kostaldea erabili zuten, Port au Port penintsula barne, urtaroko arrantza-kokalekuetarako. Hala ere, batzuk etengabe hasi ziren han bizitzen. Mi'kmaq familiak ere bazeuden inguruan.

1713an Utrechteko Ituna eta 1763an Parisko Ituna egin bitartean eta ondoren, Frantziak uharteko mendebaldeko kosta erabiltzeko eskubidea gorde zuen. Eremu horri "kosta frantsesa" deitu zioten, eta Port au Port penintsula erdigunean zegoen.

Arrantzale frantsesen kolonizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ternuako mendebaldeko kostaldean frankofonoak XIX. mendeko lehen hamarkadetan ezarri ziren. Port au Port penintsula "Kosta Frantsesaren" parte zen, eta urtaroko arrantzaleei baino ez zitzaien zabalik zegoen, sarritan Saint-Malokoak baitziren. Haien establezimendu iraunkorra debekaturik zegoen, kanporatzeko arriskuan. 1904an, Frantziak Ternuaren gaineko eskubideak utzi zituen. Han gelditu ziren arrantzaleek, orduan, Anse-à-Canards, Maison d'Hiver, Grand'Terre eta Cap-Saint-Georges komunitateak osatu zituzten.

Akadianoen kolonizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1820 eta 1850 artean, Cape Breton uhartetik eta Madeleine uharteetatik etorritako immigrazio-olatu bat Codroy haranean kokatu zen lehenik, Saint-Georges badian gero, eta, azkenik, penintsulan, han zeuden arrantzale frantsesei esker.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxiengo frantses, Mi'kmaq, Akadiar eta euskaldunaren nahasketa batek, eragin handia izan du inguruko kulturan. Ternuako musika folkloriko paregabeak Port au Port penintsulako musikarien eragina izan du, bereziki Émile Benoît. Gainera, inguruko tradizio katoliko erromatar indartsua penintsulako komunitate guztietan elizei emandako ikuspen handian islatzen da.

Probintziako franko-ternua komunitatearen erdigune gisa, penintsula Ternua uharteko barruti elebidun bakarra izendatu dute 1971az geroztik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]