Edukira joan

Porta dels Ferros

Porta dels Ferros
Valentziako katedrala
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaValentziako probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakValentziako eskualdea
UdalerriaValentzia
Koordenatuak39°28′31″N 0°22′32″W / 39.47526°N 0.375482°W / 39.47526; -0.375482
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1713
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Dimentsioak36 (altuera) m

Porta dels Ferros (valentzieraz Burdinen Atea) Valentziako Katedraleko hiru eliz atari nagusietan berriena da, eraikuntza barrokoa, besteak direlarik Porta de l'Almoina esaten diotena (Amoinaren atea, erromanikoa), eta Porta dels Apòstols gotikoa. Izena datorkio atariaren aurrean dagoen burdinazko hesitik, hau ere lan barroko bikaina.

Garaiera handikoa da (36 metro, hiru gorputzetan banatuta) eta uhin forma dinamikoak ditu, erretaula konkabo baten itxura emanez, garai barrokoko hainbat eliz ataritan ohikoa izan zen bezala. Urrutitik ikusita ere inpresioa eragiteko moduan egin zuten.[1]

Konrad Rudolf arkitekto alemanak diseinatu zuen, eta lan egin zuen bertan 1703 eta 1707 artean; baina eten egin zuen orduan bere ekarpena, eta 1713. urtean amaitu zuten lana Rudolfen ikasle Francisco Vergara zaharrak eta Francisco Stolzek. Atarian egin zuten lan halaber Andrés Robles eta Ignacio Vergara eskultoreek, eta José Mines eta Domingo Laviesa maisu harginek.[2]

Andre Mariaren Jasokundea da atariaren gai ikonografiko nagusia. Baina zenbait santuren estatua ere badira, eta aukera honetan gogo erregionalista ageri da, Valentziako zenbait elizgizonekin (San Bizente Ferrer, San Luis Bertrán, Tomàs de Villanueva, Alexandro VI.a aita santu valentziarra), eta Aragoiko erresumako pare batekin (San Valero, San Bizente martiria).[3]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Puerta de los hierros» Catedral de Valencia (kontsulta data: 2025-06-26).
  2. (Gaztelaniaz) Moreno Pérez, Ricardo. (2016-08-29). «Puerta de los Hierros · Valencia Actua» Valencia Actua (kontsulta data: 2025-06-26).
  3. (Gaztelaniaz) Bueno, Baltasar. (2024-18-19). «La Porta dels Ferros de la catedral de Valencia, canto al regionalismo y a la Virgen» La Razón (kontsulta data: 2025-06-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]