Portable Sound Format
Portable Sound Format (PSF) (soinu-formatu eramangarria) bideojokoen kontsola ugaritatik zuzenean ateratako musika gordetzeko fitxategi bat da. Formatua, hasiera batean, PlayStationeko bideojokoetarako erabili zen, baina, ordutik, beste sistema batzuekin bateragarria izateko egokitu da.
Neill Corlettek publikoki dokumentatu zuen 2003an, eta Winamperako gehigarri bat garatu zuen PSF1 eta PSF2 fitxategiak erreproduzitzen zituena, Highly Experimental (Oso esperimentala) izenekoa.
Orokorrean, PSF fitxategiek lagin ugari eta musika-sekuentziadoreen erreproduzitzaile bat dituzte. Formatu honek askoz leku gutxiago hartzen du musika bereko (WAV, MP3) transmititutako formatu baliokide batek baino, leialtasun handiz entzuten delarik. PSF fitxategietan, normalean, halaxe izan ohi da, eta, gordetako hondoko musika etengabe errepika daiteke, sekuentziadoreak bere begizta-puntu propioak erabiltzen baititu.
Zenbait PSF subformatuk miniPSF/PSFlib formatuekin bateragarri izateko gaitasuna ere badute, non pista ugarik erabilitako datuak PSFlib fitxategi batean behin bakarrik gordetzen direlarik. Aparteko ezberdintasunak miniPSF fitxategi batean gordetzen dira; fitxategi hori zlib bidez konprima daiteke, biltegiratzeko orduan eraginkorragoa izan dadin.
PSF2 fitxategia PlayStation 2 kontsolako PSFren baliokidea da. PSF2 fitxategi-sistema gisa egituratuta dago, PSF aldiz, PS exekutagarri bat soilik da. PSFren jatorrizko laginketa-tasa 44.100 Hz-koa da, eta PSF2rena 48.000 Hz-koa, aldiz. Tasak 8.000 Hz-etatik 96.000 Hz-etara alda daitezke.
Bai PSF fitxategiek eta PSF2 fitxategiek ere, goiburu bat dute, fitxategiak dituen bideojoko-sistema motak zehazten dituena, eta, amaieran, aukerazko etiketen multzo bat, informazio zehatza eman dezakeena, hala nola, jokoaren izena, musikaren artista edota luzera ere.