Portalea (Eibar)

Koordenatuak: 43°11′04″N 2°28′11″W / 43.18451494°N 2.46977001°W / 43.18451494; -2.46977001
Wikipedia, Entziklopedia askea
Portalea (Eibar)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEibar
Koordenatuak43°11′04″N 2°28′11″W / 43.18451494°N 2.46977001°W / 43.18451494; -2.46977001
Map
Historia eta erabilera
JabeaEibarko Udala
Arkitektura
Azalera8.000 m²
Kontaktua
HelbideaBista Eder, 10, Eibar
AYA eraikineko lehoia.

Portalea Eibarko eraikina da, herriko udal kultura etxea, zenbait zerbitzuren egoitza, 1996an irekia. Erakina lehenagokoa da, ordea, Aguirre y Aranzabal (AYA) arma lantegia izan baitzen 20. mendearen zati handi batean.

Areto desberdinez gain, bertan daude Juan San Martin udal liburutegi publikoa, Juan Bautista Gisasola Herriko Musika Eskola, Udal Euskaltegia eta Armagintzaren Museoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikina Bista-eder kalean dago, baina inguru hartan zen herriko Portale edo sarrera-ataritik hartu zuen izena, 1990eko hamarkadan bertan kultura etxea eraiki behar zela erabakitzean[1].

1936an proiektatu zuen eraikina Raimundo Alberdi Abaunz arkitektoak, eta AYA lantegia bertan ezarri zen 1938an[2]. 1951etik hamar urtez zenbait luzapen egin zitzaizkion, zeinetan 21. mendean dituen forma eta bolumenak finkatu ziren. AYA enpresaren ikur nagusia, lehoi bat, eraikinaren puntu gorenean dago orain ere Bista-Eder kalera begira.

1986an lantegia hustu egin zen, eraikina Eibarko Udalak erosi zuen, eta 1990eko hamarkadan kultura etxea bertan eraikitzeko proiektua gauzatu zen, José Manuel Muñagorri, Javier Marquet eta Luis M. Zulaika arkitektoen eskutik[3]. 1996an inaguratu zen kultura etxea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «El edificio AYA» Armia museoa (Noiz kontsultatua: 2020-07-12).
  2. «Museoa Kalean - ARMAGINTZA MUSEOA» web.archive.org 2016-09-20 (Noiz kontsultatua: 2020-07-12).
  3. «Portalea Eibarko Kultura Etxea — Kultura — Eibarko Udala» www.eibar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]