Edukira joan

Portfolio elektroniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Argazkilari eta diseiñatzaile den profesional baten lan aukeratuen portfolioa

Portfolio elektronikoa (baita ere portfolio digitala, online, e-portfolioa, e-folioa edo eFolioa)[1] erabiltzaile batek bildu eta kudeatutako erakuslanen elektronikoen bilduma da, normalean baina ez sarean bakarrik (online portfolioa); adibidez, pen-drive baten egon daiteke.

Gauzaki elektroniko horien artean egon daitezke: sarrerako testua, artxibo elektronikoak, irudiak, multimedia, blogen sarrerak eta hiperestekak. E-portfolioak erabiltzaileak bere burua adierazteko dituen gaitasunen eta plataformen erakusle dira. Interneten badaude, erabiltzaileek dinamikoki mantendu ditzakete denboran zehar.

Ikaskuntzarako portfolioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikaskuntzarako portfolioa edo ikaskuntza-portafolioa[2] askotan, metonimiaren bidez, portfolio digitala ere deitua, ebaluazio tresna konplexua da, bere baitan jasotzen baititu ikaskuntza prozesu osoa: nondik abiatzen garen (hasierako ebaluazioa), nora ailegatu nahi dugun (ikasleek eta irakasleek ebaluazio irizpideak eta adierazleak ezagutzea eta partekatzea, eta ikaskuntza prozesua planifikatzea), bidean izandako gorabeherak (feedback-a, akatsen kudeaketa) nora ailegatu garen (amaierako ebaluazioa) eta etorkizunean zer helburu berri izango ditugun[3].

Portfolioan ikaskuntzaren ebidentzia aukeratuak jasotzen dira, ikaskuntza prozesuaren inguruan hausnarketa bultzatzeko, eta erakunde baten baitan dauden eragileen arteko komunikazioa sustatzeko.

Irakaskuntzako portfolioaren diseinua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakundearen beharren arabera, porfolio eredu bat edo beste hobetsiko da: karpeta bat, koaderno bat, tiradera bat, kutxa bat, artxibo bat, maleta bat, orga bat, portfolio digital bat[4][5]...

Ohiko portafolioa eskuko kartera edo karpeta bat izan ohi da, non irakasleak paperak eta agiriak gordetzen dituen: eskolako lanak, lan guztiak eskura izateko, eta gure ikasketa prozesuari buruz gogoeta pertsonalak egin ahal izateko.

Gaur egun, portafolio hori kartoizko karpeta batean gorde beharrean, euskarri informatiko batean bil daitezke, IKT-ak ematen dituzten baliabideei esker. Kurtsoan zehar egindako lan guztiak bildu daitezke portfolioan eta bertan, irakaslearengandik, ikaskideengandik edota modu autonomoan ekasten duen ikaslearen kasuan, ikasitako ezagutza guztiak batu ditzake.

Honela bada, euskarri informatikoak erabiliz egiten den portafolioari e-Portfolioa esaten diogu, portafolio hori elektronikoa edo digitala dela adierazteko. Konbentzioz ingelesez aipatzen da "portfolio" hitza da, horixe baita nazioartean erabiltzen den modua.[6]

Kontua da ebaluaziorako interesgarri izan daitezkeen ebidentzia guztiak, ahal den neurrian, jasotzea. Modu ahalik eta sistematizatuenean. Portfolioa, ongi egina baldin badago, autoebaluaziorako tresna didaktiko indartsua da, ikasgai batean edo ikaskuntza prozesu jakin batean izan dugun eboluzioa erakusteaz gainera, ikasketa horren inguruan gogoeta egiteko aukera ematen digu, garatu ditugun gaitasunen inguruan iritzi kritikoa emanez.

Gainera, Portfolioa denbora jakin batean ikasgela bateen landu diren ikasketa guztien bilduma izan daiteke: ikasgai batena, seihileko bateko ikasgai guztiena, maila jakin batekoa edo, nahi izanez gero, unibertsitate gradu osokoa.Portfolioa ongi eta era ordenatuan egiten bada, etorkizunerako baliagarria gertatuko da.[7]

Porfolioa diseinatzerakoan oso kontuan hartu behar da, zer-nolako ebidentziak jaso nahi diren eta zein formatutan. Esate baterako jaso nahi diren ebidentziak fakturak eta tiketak baldin badira, erabaki behar da ea nahikoa den zapata-kutxa batzuetan denak edonola botatzea, edo zerbait sistematikoagoa. Nahikoa ote den paperezko ebidentziak jasotzea edo hobe ez ote den dena eskaneatzea eta formatu digitalean gordetzea. Sailkapena ahal bezain sistematizatua izatea komeni izaten ia beti.

Sailkapena eta sistematizazioa lortzeko erakundean nola egin adostu beharko da: sailkapen kronologikoa, alfabetikoa, arloka, kontabilitate planaren araberakoa, mintegika... Edo hainbat sistema batera.

Porfolioaren atalak[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Azala. Kanpoko itxura, izenburu eta altal-buru nagusiak begi bistan egon behar.
  • Aurkibidea. Portfolio barruan dauden dokumentuak bilatzeko lehen euskarria, erabili den sailkapen mota agerian uzten duen atala.
  • Atalen deskripzioak. Sailkatutakoak errazago topatzeko.
  • Dokumentuak, audioak, bideoak, fakturak, ebidentziak... Portfolioren mamia, porfolioaren corpus nagusia. Ondo sailkatuak sistema ezagun baten arabera, edo ahal bada, sistema ezagun batzuk batera erabiliz.
  • Planak, bitakorak, egunerokoak, laburpenak, iruzkinak... Porfolioaren corpusa, azkar batean, gainetik aurreikusteko edo berrikusteko aukera.
  • Ebaluazio tresnen biltegia. Azterketak, errubrikak, kontrol zerrendak, ebaluazio-galdetegiak, behaketa orriak, auto-ebaluazio galdetegiak, elkarrizketak, castingak, kontrasteak... Lehenago aipatu diren sailkapen sistemarekin koherentzia handia duen sistema baten arabera sailkatuak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zimmerman, Eilene ( 2012ko ekainaren 30a). "Career couch: Showcasing Your Work, in an Online Portfolio". The New York Times. Ikusia: 2014ko ekainaren 7a.
  2. «eGelaPortfolio (Portfolio elektronikoak) - ecampus - EHU» ecampus (kontsulta data: 2026-03-05).
  3. «Ebaluazio hezigarria - Ikaskuntzarako Portfolioa» sites.google.com (kontsulta data: 2020-02-06).
  4. «Adibide bat: Hizkuntzen Portfolio Europarra (Hizkuntzen pasaportea, hizkuntza-biografia, dossierra)» www.ikasbil.eus (kontsulta data: 2020-02-06).
  5. «ISEI-IVEI: Adibide bat: Hizkuntzen Portfolio Europarra (Hizkuntzen pasaportea, hizkuntza-biografia, dossierra)» www.isei-ivei.net (kontsulta data: 2020-02-06).
  6. «Portfolio Electrónico (e-PEL +14) - Portfolio Europeo de las Lenguas - Iniciativas - Servicio Español para la Internacionalización de la Educación» sepie.es (kontsulta data: 2026-03-06).
  7. «NAFAR HIZKUNTZA - HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA: ZER DA ETA NOLA EGIN PORTFOLIO BAT (Portfolio elektronikoa / e-Portfolio)» NAFAR HIZKUNTZA - HIZKUNTZAREN DIDAKTIKA 2019-11-16 (kontsulta data: 2026-03-06).
  8. «Ebaluazio hezigarria - Portfolioa diseinatzen» sites.google.com (kontsulta data: 2020-02-06).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]