Porto-São Bento tren geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 41° 08′ 42″ N, 8° 36′ 36″ W / 41.145°N,8.610°W / 41.145; -8.610

Infobox train2.png
Porto-São Bento
Portugal no mês de Julho de Dois Mil e Catorze P7171192 (14767735533).jpg
Barnealdeko dekorazioa.
Kokapena
Udalerria Porto,  Portugal
Geltokiaren datuak
Irekiera 1916
Garraio zerbitzuak

Porto-São Bento tren geltokia Portugalgo Porto hiriko tren geltoki ezaguna da. Barnealdeko azulejoek egin dute ezagun, izan ere hauen bidez Portugalgo historiaren pasarteak irudikaturik baitaude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI mendean beneditarren monasterioa izan zen bertan baina 1783an suak erre zuen. Hortik datorkio izena tren geltokiari. 1900an Karlos I.a Portugalgoak lehe harria ezarri zuen eta José Marqués da Silva arkitektuak diseinatu zuen Frantziako Arte Ederren estiloan. 1916an inauguratu zen.

Azulejoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX mende hasierako azulejo margolari onena zen Jorge Colaço-k egin zituen geltokia dekoratzen duten 20.000 azulejoak 1905 eta 1916 artean.

Paisaiak, irudi etnografikoak eta hainbat pasarte hstoriko irudikatzen dituzte, Joanes I.a Portugalgoa eta Filipa Lancasterkoaren etorrera (1387) eta Zeutaren konkista (1415) besteak beste.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Porto-São Bento tren geltokia Aldatu lotura Wikidatan