Porto Cervo
| Porto Cervo | |
|---|---|
| frazionea | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | |
| Probintzia | Provincia della Gallura Nord-Est Sardegna |
| Italiako udalerri | Arzachena |
| Posta kodea | 07021 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 41°07′56″N 9°32′09″E / 41.1322215°N 9.5357037°E |
![]() | |
| Altitudea | 5 m |
| Demografia | |
| Informazio gehigarria | |
| Sorrera | 1962 |
| Telefono aurrizkia | 0789 |
Porto Cervo (ˈpɔrto ˈtʃɛrvo ahoskatua; gallureraz: Poltu Celvu[1]; euskaraz: «Orein Portua») Arzachenako auzo edo frazionea da, iparraldeko Sardinian dagoena. Costa Smeraldako herri hau eskualdeko turismogune nagusia da.[2]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sardiniako ipar-ekialdean dago, Tirreniar itsasoaren ertzaean eta La Maddalena uhartetik hegoaldera. Herria portu naturalaren hegoaldean eta ekialdean dago, non dendak, tabernak, jatetxeak eta supermerkatuak dauden. Yacht Club Costa Smeralda gertu du. Kirol-portuaren amaieran, luxuzko yate handiak konpontzeko gai den ontziola bat dago.
Porto Cervon Monte di Mola museoa dago, arte galeria ospetsua eta Costa Smeraldako garrantzitsuena dena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1950eko eta 1960ko hamarkaden artean Jacques Couelle, Luigi Vietti eta Michele Busiri Vici arkitekto eta paisajistek herria diseinatu zuten.
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europako luxuzko higiezinen artekaritzak zabaldutako ikerketa batean, Porto Cervoko Romazzino badia Europako tokirik garestiena sailkatu zuten. Etxebizitzen prezioa 300.000 eurora iristen da metro koadroko.[3]
2011n Costa Smeraldak munduko bigarren, laugarren eta seigarren hotelik garestienak zituen, Pitrizza, Romazzino eta Cala di Volpe hotelak hain zuzen ere.[4] 2012an, Cala di Volpe hotela- 1977ko James Bonden The Spy Who Loved Me pelikulan agertzen dena- 7. zerrendan agertzen da CNN Gok 2012an bildutako Munduko 15 hotel suite garestienetan. Hoteleko suite presidentzialak 32.736 dolar fakturatzen zituen gauero.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Vedi progetto toponomastica dell'unione dei comuni Gallura
- ↑ (Italieraz) Riccardolore. (2023-06-22). «Marina di Porto Cervo, la storia di uno degli attracchi più belli del Mediterraneo» Consorzio Costa Smeralda.
- ↑ Europe's most expensive addresses: Romazzino Bay on Sardinia leads current ranking
- ↑ (Ingelesez) «The New Most Expensive Hotels In The World» Business Insider.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
