Porto Venere

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Porto Venere
Italiako udalerria
Liguria 5Terre1 tango7174.jpg
Administrazioa
Estatua  Italia
Eskualdea  Liguria
Probintzia La Speziako probintzia
Posta kodea 19025
ISTAT kodea 011022
Geografia
Koordenatuak 44° 03′ 00″ N, 9° 50′ 00″ E / 44.05°N,9.833333°E / 44.05; 9.833333Koordenatuak: 44° 03′ 00″ N, 9° 50′ 00″ E / 44.05°N,9.833333°E / 44.05; 9.833333
Map of comune of Porto Venere (province of La Spezia, region Liguria, Italy).svg
Porto Venere hemen kokatua: Italia
Porto Venere
Porto Venere
Garaiera 0±1 metro
Eremua 7,66 km²
Demografia
Biztanleria 3.702 biztanle
Dentsitatea 483,29 bizt/km²
Bestelako informazioa
Katastro kodea G925
Telefono aurrizkia 0187
Sailkapen sismikoa 3 (Txikia)
Ordu-eremua UTC+01:00, UTC+02:00
Webgune ofiziala

Porto Venere (ˌpɔrto ˈvɛːnere ahoskatua; 1991ra arte Portovenere deitua[1]; ligurieraz: Portuvénere) Italiako udalerri bat da. La Speziako probintzian kokatuta dago, Liguria eskualdean. 2016an 3.702 biztanle zituen, 7,66 kilometro koadroko azaleran banatuta. 1997an Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portovenere La Speziako golkoaren mendebaldeko muturrean kokaturik dago. Udalerriak Fezzano, Le Grazie eta Porto Venere herriak hartzen ditu bere baita, bai eta hiru uharte ere; Palmaria, Tino eta Tinetto. Portovenerek honako udalerri hauekin egiten du muga:

La Spezia

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aintzinako Portus Veneris k.a. I mendean agertu zen. Izenak lumuturrean kokaturik zegoen Venus jainkosaren tenpluari egiten dio erreferentzia. Erromatarren garaian arrantzale herrixka bat zen. Erromatar Inperioa erori zenean Bizantziar Inperioaren Tirreniar Itsasoko itsas armadaren egoitza nagusia izan zen baina 643 urtean lonbardiarrek suntsitu egin zuten. Hurrengo urteetan sarrazenoen erasoak jasan zituen.

1113 urtean gaztelu bat eraiki zen eta 1161ean harresiak. Vezzano familiaren feudoa izan zen baina XIII mendean Genovako Errepublikak eskuratu zuen. 1494an Aragoiarrek Genovarekiko zuten gerran bonbakatu egin zuten eta oso kaltetua izan zen. Horregatik San Pedro elizaren inguruan hiri berria eraiki behar izan zuten, Borgo Nuovo. 1797an Frantziarrek Italia okupatu zutenean Liguriako Errepublikaren barnean Venusen Golkoa eskualdearen hiriburu izendatu zuten La Spezia eta bertan sartuta gelditu zen Porto Venere. 1805 eta 1814 artean Apeninoen Departamentuan egon zen eta 18º5 eta 1861 artean Sardiniako Erresumaren barruan egon zen. 1861ean Italiako Errepublika osatu zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Porto Venere, Cinque Terre eta uharteak (Palmaria, Tino eta Tinetto)1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Portovenere0140.JPG
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, v
Erreferentzia 826
Kokalekua  Italia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]