Portobello Road Market

Koordenatuak: 51°30′40″N 0°11′57″W / 51.51111°N 0.19917°W / 51.51111; -0.19917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Erresuma Batuko Londres hiriburuko kale-merkatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Portobello».
Portobello Road Market
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaKensington eta Chelsea
Londresko esparruaNotting Hill
Koordenatuak51°30′40″N 0°11′57″W / 51.51111°N 0.19917°W / 51.51111; -0.19917
Map
Webgune ofiziala

Portobello Road Market Erresuma Batuko Londres hiriburuko Portobello Road kalean ospatzen den aire libreko kale merkatu bat da, Notting Hill auzoan, eta Kensington eta Chelsea udalerrian. Merkatuei dagokionez, mundu osoan ospea du, zaharkinak salgai egoteaz gain, turisten erretratuak marrazten dituzten marrazkalariak daude.

Merkatua ospatzen den egun nagusia larunbata da. Halere, astean zehar fruitu eta barazkiak salgai dituzten saltoki ugari ere badaude, zaharkinak saltzen dituzten gunetik iparraldera.

Merkatua XIX. mendean jaki freskoak saltzeko asmoz sortu zen. 1960ko hamarkadan zaharkin saltzaileak bertaratu ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]