Portugalgo keinu hizkuntza
| Portugalgo keinu hizkuntza | |
|---|---|
| língua gestual portuguesa | |
| Datu orokorrak | |
| Lurralde eremua | Portugal |
| Hiztunak | 60.000 (2014)[1] |
| Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
| Hizkuntza sailkapena | |
| hizkuntza signed language (en) keinu hizkuntza Swedish Sign Language family (en) | |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-3 | psr |
| Ethnologue | psr |
| Glottolog | port1277 |
| Linguist List | psr |
| IETF | psr |
| Endangered Languages Project | 7358 |

Portugalgo keinu hizkuntza (portugesez: Língua gestual portuguesa) Portugalgo gorrek erabiltzen duten keinu hizkuntza da, Portugalgo Konstituzioan aitortua.[2] Suediako keinu hizkuntzaren eragin handia izan du, Pär Aron Borg hezitzaile suediarrak Lisboan sortutako gorren eskola baten bidez.[3][4]
Portugalgo keinu hizkuntza da Cabo Verdeko keinu hizkuntzaren oinarria[5], eta Ginea Bissauko keinu hizkuntzan ere eragina izan du.[6] Iturri batzuen arabera, Angolan ere erabili izan da.[7]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Portugalgo keinu hizkuntzak Suediako keinu hizkuntzan du jatorria, XIX. mendean Joanes VI.a erregeak Pär Aron Borg hezitzaile suediarra Portugalera deitu baitzuen gorren hezkuntzarako eskola bat sortzeko. 1823an sortu zen gorrentzako lehen eskola Portugalen.[8] Keinu asko Suediako keinu hizkuntzatik Portugalgo keinu hizkuntzara mailegatu ziren arren, bi hizkuntzek modu autonomoan eboluzionatu dute.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Portuguese Sign Language» Ethnologue (kontsulta data: 2025-08-16).
- ↑ (Portugesez) «Constituição da República Portuguesa» Diário da República 71,74 1976-04-10 (kontsulta data: 2025-08-16).
- ↑ (Ingelesez) Lucas, Ceil. (2001). The Sociolinguistics of Sign Languages. Cambridge: Cambridge University Press, 29 or. ISBN 9780521794749. (kontsulta data: 2025-08-16).
- ↑ (Suedieraz) Prawitz, J. «Pär Aron Borg» Svenskt biografiskt lexikon (kontsulta data: 2025-08-16).
- ↑ (Ingelesez) «Cape Verde» African Sign Languages Resource Center (kontsulta data: 2025-08-16).
- ↑ (Ingelesez) «República da Guiné-Bissau (Republic of Guinea-Bissau)» African Sign Languages Resource Center (kontsulta data: 2025-08-16).
- ↑ (Ingelesez) «Angola» African Sign Languages Resource Center (kontsulta data: 2025-08-16).
- ↑ (Portugesez) Correia Pinto, Mariana. «O que todos devíamos saber sobre língua gestual (em dez pontos)» Público 2017-11-14 (kontsulta data: 2025-08-16).
- ↑ (Portugesez) Moscoso, Lina. «A evolução da língua gestual portuguesa» Vozes (kontsulta data: 2025-08-16).