Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAFfonetika ikurrak edukitzea.
Artikulu hau hizkuntzari buruzkoa da; herria gaitzat duena beste hau da: «Portuges (herria)»
Portugesa[1][2][3] edo portugalera[1] (português edo língua portuguesa) hizkuntza erromantzea da, munduan 200.000.000 lagunek baino gehiagok darabiltena. Latinetiko hizkuntzen artean, hiztunen kopuruaz denaz bezainbatean, bigarrena da, espainieraren ondoren eta frantsesaren aurretik.
Eztabaida dago galiziera eta portugesa bi hizkuntza bereiz ote diren ala berberaren bi aldaera. Egun, aditu gehienek galego-portugesaren bi aldaeratzat ikusten dituzte; izan ere, Erdi Aroan hizkuntza batua izan zen, harik eta mendeak joan, mendeak etorri, bi aldaerak bereizi ziren arte.