Posidonia oceanica

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Posidonia oceanica
Posidonia 2 Alberto Romeo.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAlismatales
FamiliaPosidoniaceae
GeneroaPosidonia Posidonia
Espeziea Posidonia oceanica
Delile
Banaketa mapa
Posidonia oceanica range.PNG

Posidonia oceanica ur-azpiko landare bat da, Mediterraneoko endemikoa, Posidoniaceae landareen familiakoa. Lurreko landareen antzeko ezaugarriak ditu, hala nola, hostoak, sustraiak eta zurtoina. Udazkenean loratu ohi egiten da eta udaberrian fruitu flotatzaileak izaten ditu, arrunki itsaso-oliba bezala ezagututa.

Garrantzi ekologiko nabarmena duten itsaspeko belardiak eratzen ditu. Lan nabarmenean egiten higaduraren kostalde lerroaren babesean. Haien belardietan elikagaia eta babesa aurkitzen dituzten organismo animali eta begetalak bizi dira. Itsasoko uren bioindikatazaile bikainak bezala hartzen dira.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hau horizontalki edo bertikalki hazi egiten da. Substratura ondo heltzeko, 15cm izan ahal dituzten sustrai adarkatuak ditu, azken hauek sustrai nagusi, lodi batetik hazten direnak. Honela, posidonia-ek algek sustrairik ezagatik nekez hartu ezin izango luketen ingurunea kolonizatzen dute.

Bere hostoek 1,5m-ko altuera eta 1cm-ko lodiera izan ahal dute; eta beraien amaiera biribila izaten da, baina olatuen eta korronteen eraginez galdu ditzake. Beste alde batetik, 13 eta 17 nerbio paralelo bitartean aurkezten dute.

Hostoak 6 edo 7-ko multzoetan antolatzen dira, kanpoan zaharrenak eta barruan gazteenak aurkituz.

Udazkenean kanpoaldeko hosto zaharrak galtzen ditu, marroi kolorekoa eta fotosintetikoki jarduerarik gabekoak izatera pasatzen direnak.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare honen ugalketa loreen eta fruituen ekoizpenaren esker gertatzen da. Loreak hermafroditak dira, hau da, arraren eta emearen funtzioa betetzen du. Ernalketa gertatu denetik sei hilabetera, fruitua sortzen da, barruan hazia daukana, itsasoko oliba deiturikoa

Fruituak landare berri bat hazteko baliabide onak aurkitzen dituenean (hondotasuna, lur emankorra) kanpoko azala usteltzen da eta hazia kanpoaldera ateratzen da. Hortik landare berri bat aterako da. Metodo honekin taldeen sorrera, beste lekuetan Posidonia ozeanikoen landare berriak beste leku batzuetara heltzea eta espeziearen bilakaera lortzen da.

Landare honek ere ugalketa asexuala bete ahal du, estoloien bidez. Estoloiak landarearen zati bat dira, landareak galtzen duena, eta beste landare berri bat sortzen da estoloi baten bidez. Estoloiak belardiak sortzen errazten dute.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hau soilik Mediterraneo itsasoan aurkitzen da. Itsas-hondoaren %3a hartzen du (gutxi gorabehera 38.000 m²), eta oso elementu garrantzitsua da kostaldeko ekosisteman. Normalean belardiak osatzen dute, hondartzak higiduraren kontra babesten dutenak.

Batzuetan, hondartzetan Posidonia ozeanikoaren hostoekin sortutako "pilota" antzeko bolak aurkitzen dira, olatuak sortutakoak.

Bizi-baldintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1 eta 30m tarteko sakontasunean aurkitzen da, bakarrik ur oso argitsuetan; eta 10 eta 28 °C arteko tenperatura jasan dezake. Landare honek gazitasun kopuru konstante bat behar du; horregatik, normalean ez da aurkitzen ibaien eta lakuen bokaleetan aurkitu ahal da. Eremu argitsuetan bizi da, eguzkiaren argia bizitzeko behar handia daukalako.

Ekosisteman duen garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Posidonia ozeanikoaren belardiak oso garrantzitsuak dira ekosistemarako baldintza hauengatik:

  • Belardi m² bakoitzak egunero 20 L oxigeno sortu ahal ditu.
  • Beste izaki bizidunen bizilekua da.
  • Biomasa kantitate handiak sortzen eta esportatzen ditu.
  • Hondoa sendotzen du eta higadura murrizten du.

Arriskuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrisku batzuk Posidonia ozeanikoaren bizitza oztopatzen dute:

  • Kutsadurarekiko oso sentikorra da.
  • Arraste-arrantza.
  • Kosta-eremuan egiten diren obrak.
  • Itsasoan egiten diren kirolak (aingurak, motorrak, margoak, sustantzia kimikoak, etab. erabiltzen dituztenak)

Duela gutxi, belardiak arriskuan ikusi dira bi alga tropikal nahi gabe itsasoan askatu direlako, Caulerpa chifolia eta Caulerpa racemosa deiturikoak. Bi algek hazteko erritmo bizkorra dute eta pixkanaka Posidonia ozeanikoaren lekua hartzen ari dira.

Bioindikatzaile giza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain dela 20 urte alga hau bioindikatzaile bat bezala erabili da. Bioindikatzaile bat landare, onddo edo animali bar da, ingurumeneko informazioa ematen dutenak. Bioindikatzaile bat bezala hartzeko baldintza hauek ditu:

  • Bizi-iraupen luzea.
  • Mediterraneo itsasotik oso zabalduta dago.
  • Sustantzia kutsatzaile asko aurkitzen dira bere ehunetan.
  • Ingurumeneko aldaketei oso sentikorra da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Posidonia oceanica Aldatu lotura Wikidatan