Posta elektroniko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
A bildua ikurra, posta elektroniko guztien zati dena.

Posta elektronikoa edo e-posta (ingelesez, e-mail) komunikazio sistema elektronikoen bidez (normalean Internet bidez) mezuak bidali eta jasotzea ahalbidetzen dituen sare-zerbitzua da. Mezu hauekin batera, fitxategiak ere atxiki daitezke. Ohiko postarekin alderatuz, azkarrago eta merkeagoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izenaren jatorriak posta arruntarekin duen antzekotasunean datza: biek balio dute mezuk bidali eta jasotzeko, eta postontzi erdikariak erabiltzen dira (zerbitzariak), jasotzaileari bidali aurretik bertatik pasatzen dira-eta.

Ray Tomlinsonek sortu zuen 1971n. Orduan existitzen zen mezularitza sistema bat, baina ez sare bateko beste ordenagailu batera bidaltzeko aukera eskaintzen zuena. Tomlinsonek a bildua (@) aukeratu zuen helbideetan erabiltzaile eta ordenagailu arteko bereizketa egiteko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Posta elektroniko Aldatu lotura Wikidatan