Postumo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Postumo

Postumo edo Marcus Cassianius Latinius Postumus Galietako Inperioaren sortzailea izan zen 259. urtean, Valeriano Erromatar Inperioko enperadore zelarik. Galia, Germania, Britania eta Hispania Inperiotik atera zituen, bere inperio propioa sortzeko.

Bere erregealdiak iraun zuen bitartean, altxamendu bat ere jasan behar izan zuen. Magunziako komandante zen Laelianorena, hain zuzen ere. Azkenean, guzti hau konpondu ahal izan zuen. 263. urtean, Galieno enperadoreak, bere gudarosteak Postumoren aurka bidali zituen, bera ere han zegoelarik. Hasieran, garaipen batzuk lortu zituen, baina, halako batean, zauritua izan zen, eta atzera jo behar izan zuen. Ordutik aurrera, Erromatar Inperioko beste toki batzuetan gertatzen ari ziren arazoei aurre egin behar izan zien eta ez zen gehiago Postumo eta Galietako Inperioaz arduratu.

Laelianoren aurkako garaipenak, ordea, bere alde txarra ere izan zuen Postumorentzat. Orduan bertan, hil egin baitzuten. Hilketa honentzako bi azalpen posible aurkitu dira: Bata, Maguntziaren arpilatzea eragotzi izana. Eta, bigarrena, Postumoren legioen artean, Laelianoren soldaduak sartu izana, eta hilketaren erantzuleak hauek izatea. Postumo, 268. urtean hil zen. Bere heriotzaren ostean, Britania eta Hispania, Erromatar Inperiora batu ziren berriz. Bere ondorengoa, Marko Aurelio Mario izan zen. Baina ez zuen askorik iraun, bere soldadu propioek hil baitzuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Postumo Aldatu lotura Wikidatan