Potala jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Potala jauregia
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Potala.jpg
Kokapena
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoTibeteko eskualde autonomoa
Prefektura mailako hiriLhasa
Koordenatuak 29° 39′ 28″ N, 91° 07′ 01″ E / 29.657777777778°N,91.116944444444°E / 29.657777777778; 91.116944444444Koordenatuak: 29° 39′ 28″ N, 91° 07′ 01″ E / 29.657777777778°N,91.116944444444°E / 29.657777777778; 91.116944444444
Historia eta erabilera
UNESCO World Heritage Site record modificationa [[File:Arbcom ru editing.svg 2000, 2001
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (i), (iv) eta (vi)
Erreferentzia 707-001
Eskualdea[I] Asia eta Ozeania
Izen-ematea 1994 (XVIII. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Potala jauregia (tibeteraz: པོ་ཏ་ལ, txinera tradizionalez: 布达拉宫; pinyinez: bùdálā gōng) tibetar arkitekturaren eredu gailena eta Dalai Lamen egoitza da, Lobsang Gyatsok XVII. mendean sortu zuenetik, 1648. urtean zehazki, gaur egun Txinako Herri Errepublikako Tibeteko eskualde autonomoaren hiriburu den Lhasan. Jauregia museoa da gaur egun eta bere basamentuan aurkitzen ziren eraikin administratiboak bota ondoren, bere tokian, Pekingo Tiananmen plaza gogorarazten duen plaza bat eraiki zen.

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1994an, izendapen hau, 2000 eta 2001 urteetan zabaldua izan zen, bere ondoan aurkitzen diren Norbulingka Jauregia eta Jokhang Tenplua ere hartzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VII mendeko Songtsen Gampo Tibetar erregeak Muino gorrian eraikitako jauregi baten gainean eraiki zen Potala jauregia[1]. Oraindik antzinako jauregiaren atal batzuk mantentzen dira, ipar-ekialdean kokaturik dauden bi kapera[2].

Lobsang Gyatso bosgarren Dalai Lamakhasi zuen jauregiaren eraikuntza 1645 urtean[3]. Dalai Lamaren aholkulari izpirituala zen Konchog Chophelek gobernuaren egoitza ezartzeko toki egokia zela aholkatu zion, izan ere Drepung eta Sera monastegien eta Lhasa hiri zaharraren artean kokaturik baitago[4]. Kanpoaldeko egitura hiru urtean eraiki zuten baina barnealdea egiteko 45 urte behar izan ziren. Dalai Lama eta bere gobernua 1649an ezarri ziren Potrang Karpo-n ("Jauregi zuria"). Potrang Marpo ("Jauregi gorria") 1690 eta 1694 artean eraiki zen. XVIII mendetik aurrera Dalai Lamaren neguko jauregia izan da[5].

1959ko Tibetarren matxinadan jauregia kaltetua izan zen baina 1966ko Txinako Iraultza Kulturalean ez zuen kalterik izan Zhou Enlai Txinako lehendakariak pertsonalki hala eskatuta[5].

1994 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua izan zen eta 200o eta 2001 urteetan Jokhang eta Norbulingka tenpluak gehitu zitzaizkion izendapen honetan.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potala jauregia, Hongshan izeneko mendian dago, 3700 metroko altueran. Ri Marpo ("muino gorria") aldean kokaturik dago, Lhasa haranaren erdian[6]. 410.000 metro karratuko hedadura hartzen du eta, bere eraikitako hedadura, 130.000 metro karratukoa da.

Maldan gogorrean eraikitako hormek hainbat mailatan teilatu lauak eta lehio lerroak ditu eta gotorleku itxura nabarmena ematen diote. Hegoaldeko oinarrian enparantza handi bat zabaltzen da, hau ere hesiturik dagoena, hormaz eta atariz josia.

Potalaren erdigunean Potrang Marpo ("Jauregi gorria") kokatzen da. Bertan daude aurreko Dalai Lamen kaperak eta aretoak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Dillon, Michael (1998) a cultural and historical dictionary Routledge 184. orrialdea .
  2.   Maher, Derek F. (2010) One hundred thousand moons BRILL 123. orrialdea .
  3.   Laird, Thomas (2006) The Story of Tibet: Conversations with the Dalai Lama Grove Press 175. orrialdea ISBN 978-0-8021-1827-1 .
  4.   Karmay, Samten C. (2007) The Great Fifth .
  5. a b (Ingelesez)  conscious_journeys (2018-02-25) «Potala Palace Facts- Conscious Journey | potala palace Inside» Conscious Journeys . Noiz kontsultatua: 2018-09-19 .
  6.   Stein, R. A. (1962) Tibetan Civilization Faber & Faber 206. orrialdea .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Potala jauregia Aldatu lotura Wikidatan