Poteo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Triki-poteoa, Erandion, 2009.

Poteoa tabernaz taberna edariak edanez eta kuadrila, lagun edo adiskideekin solasean aritzeko ohitura da, txikiteoaren antzeko jarduera. Euskaraz poteatzea edo pote bat hartzea ere esan ohi zaio. Izena tabernetan edariak zerbitzatzeko erabiltzen diren poto antzeko edalontzietatik dator. Tabernaz taberna ibiltzearen ohitura tabernetan denbora luzez zutik egotearen deserosotasunetik datorrela aipatu da;[1] horrela, eserleku erosoen ezean, edaleak tabernaz taberna higitu eta poteak edo edariak behin eta berriz kontsumitzen dituzte. XX. mendean zehar, txikiteoa nagusi baldin bazen ere, XX. mendearen bukaera aldera, txikiteoaren ohitura adineko jendeak soilik mantendu zuen. Egun, jende gaztearen eta helduaren artean poteoa da nagusi.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Etxeburua, Enrique: EL ALCOHOLISMO EN EL PAIS VASCO:ALGUNAS CLAVES SOCIOCULTURALES, www.euskomedia.org, 2012-06-22an kontsultatua.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]