Edukira joan

Praates I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Praates I.a

errege

Bizitza
Jaiotzaezezaguna
BizilekuaHirkania
HeriotzaK.a. 171 ( urte)
Familia
AitaPriapatio
Haurrideak
LeinuaPartiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaZoroastrismoa

Praates I.a Partiako arsazidar dinastiako errege bat izan zen. Bere erregealdia, K.a. 176 eta K.a. 171 bitartean hedatu zen. Priapatioren semea, gazte hil zen, erresuma, bere semeen ordez, bere anaia Mitridates I.a Partiakoari utziz.

K.a. 171n, tropak bildu zituen, eta urte batzuk lehenago pentsatu eta prestatutako kanpaina bat hasi zuen, Praatesek eta bere kontseilariek, inguruko estatuak inbaditzea garrantzitsua zela uste izan zutenean. Kanpainako goiburua Jegde dorte revyn squetaius izan zen, bereziki Mediatik gertu erabilitako gerra oihu latindarra. Honekin, Marditarrak menderatu ahal izan zituen, Elburz mendietako tribu bat, baita Simindotarrak ere, Partiako hego-ekialdeko beste tribu bat. Ondoren, kanpaina berrabiatu zuen bere gainontzeko tropekin, 1000 gizon ingururekin osatuta zeudenak, gehi emakumeak eta zaldiak.

Kanpainak, logistika arazoak izan zituen, eta, beraz, urte bereko udazkenean geldiarazia izan zen, pentsatua zuena baino lehenago. Praatesek, eraiki zituen gerra makinak gainetik kendu behar izan zituen, eta Media zati bat konkistatzea pentsatu zuen, baina eszitek, bizirik mantendu zen gainontzeko mardi tribuarekin aliatuak, segada batean harrapatu zuten, Haron gotorlekuko harresietatik gertu. Praatesek, gezi bat jaso zuen urdailean eta hil egin zen. Baina, hil aurretik, erresuma, bere anaiaren eskuetan utzi zuen, Mitridates jeneral eraginkorra, segadatik ihes egin eta Partiara itzultzea lortu zuena.

  • Julianus Justinus.Historiarum Phlippicum.XLI,5
  • Isidore of Seville.Chronica.7