Pragako antzinako hilerri judutarra
Pragako antzinako hilerri judutarra | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Hiria | ![]() |
Koordenatuak | 50°05′23″N 14°25′02″E / 50.0897°N 14.4172°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1439 |
Erlijioa | judaismoa |
Arkitektura | |
Azalera | 11.142 m² |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Pragako antzinako hilerri judutarra (txekieraz: Starý židovský hřbitov) Pragako auzo judutarrean dago, Josefoven alegia. Dokumentatuta dago XV. mendetik erabili izan zela zeren eta aurkitutako hilobi zaharrena, Avigdor Kara poeta eta errabinorena, 1439. urtean baino lehen ireki egin zen. 1787 arte erabili zen. Dena dela zaila da datua zehaztea ezen hilobi-kapa desberdinak baitaude, batzuk besteen gainean. 300 urtetan gutxienez Pragako judutarrek hemen bakarrik ahal zuten haien hildakoak lurperatu.[1] Hilerri honen bisita ezinbestekoa da Pragara joan ondoren.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurretik beste hilerri bat ezagutu zen, "Lorategi judutarra" izenekoa. Beste hau gaur egungo Auzo Berrian zegoen eta orain gutxi arkeologoek aurkitua izan da. Hilerria sortu zenaren urteaz ez dago adostasunik. Aipatu dugunez, aurkitutako zaharrena 1439 urtekoa bada, ikertzaile batzuen arabera hilerria V. mendekoa izan daiteke ere. Beste batzuek diote Otakar II.a Bohemiakoa (1233-1278) izan zela hilerria ireki zuena. Nahaste-borraste horren arrazoia ulertzeko judutarrek Halakha legearen arabera hilobiak ezin ez bota ezta ere beste toki batera eraman; horregatik, hilerria bete egin zenean, nola ezin zen espazio gehiago eskuratu, hilobi zaharren gainean lurra bota zuten hilobi gehiago jartzeko. Horrela, hilerrian hamabi geruza zamatu dira eta, ondorioz, hilobiak batzuetatik bestetara oso espazio gutxirekin daude jarrita. Ezin da ziurtasunez jakin zenbat pertsona lurperatu dira hemen baina, bistan 12.000 hilobi izanik, 100.000 baino gehiago izan daitezkeela kalkulatu da.
Lurperatutako pertsonai ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Avigdor Kara (1439)
- Mordecai Maisel (1601)
- Rabbi Judah Loew (1609): Askoren ustez berak sortu zuen Golema, auzo judutarra babesteko.[2]
- David Oppenheim (1736)
Hilerria literaturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eleberri askoren argumentuak inguru honekin lotu egin dira, ezagunena agian Umberto Ecoren Il cimitero de Praga (2010). Halaber, historikoki judutarren aurka propaganda barruan ospe handia izan zuten Siongo jakintsuen protokoloetan, 1902an lehen aldiz argitaratuta, toki honetan biltzen zirela jakintsu konspiratzaileak haien estrategiak adosteko esaten da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Informazio turistikoa. (Gaztelaniaz)