Wikipedia, Entziklopedia askea
Praktika arrunta Europa mendebaldeko musika klasikoan sistema tonala ezartzen denetik musika atonalera arte igarotzen den denboraldiari ematen zaion izena da, Walter Piston (1894-1976) konpositore eta musikologo estatubatuarrak 1941 urtean proposatu zuena.[ 1] Denboraldi honen ezaugarri nagusia konposiziorako sistema tonalaren erabilera esklusiboa da. Hirurehun bat urte inguru hartzen ditu, 1600etik 1900era gutxi gorabehera, Barroko , Klasizismo eta Erromantizismo garaiak barne hartuz. Gaur egungo konpositore ezagun eta nabarmen asko garai honetako adierazle dira: tartean Antonio Vivaldi , Georg Friedrich Händel , Johann Sebastian Bach , Joseph Haydn , Wolfgang Amadeus Mozart , Ludwig van Beethoven , Franz Schubert , Robert Schumann , Richard Wagner , Johannes Brahms eta beste hainbeste.
Ez dago denboraldi hau zehazki definitzen duen data zehatzik; izan ere, urte hauetan zehar zenbait musika-eredu, arau eta ohitura gailentzen diren arren, garaitik garaira bilakaera estilistiko nabarmena ere gertatzen da.