Prangli
| Prangli | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 9 m |
| Mota | uhartea |
| Azalera | 6,44 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 59°37′28″N 25°01′15″E / 59.6244°N 25.0208°E |
| UTC ordua | UTC+02:00 |
| Herrialdea | |
| Konderri | |
| Landa-udalerria | Viimsi |
| Ur-gorputza | Finlandiako golkoa |
Prangli Estoniako uharte bat da. Finlandiako golkoan kokaturik dago, Tallinn hiriburutik hurbil.
151 biztanle ditu, udan populazioa bikoiztu egiten zaio.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandiaren parean dagoen Harju konderriari dagokio eta Viimsi udalerriaren parte da. Viimsiko penintsulatik 9 kilometro ingurura aurkitzen da Finlandiako golkoaren barnean.[1]
Itxura triangeluar samarra du uharteak eta 6,44 km2-ko azalera. Alderik luzeenak 5,75 kilometro neurtzen ditu. Mendebaldeko hondartzak arrokatsuak dira, ekialdekoak aldiz hondarrezkoak. Uhartearen punturik altuena Kullamägi da eta 9 metro neurtzen ditu.[1]
Uhartearen zatirik handiena pinudiak estaltzen du, baina kostaldeko belardiak eta bestelako zuhaitzak ere badaude[1]. Antzina izan ziren glaziarrek eramandako bi harri bloke daude, Kotkakivi eta Punane kivi.
Kelnase portu txikiak uhartea kontinenteko Leppneeme portuarekin lotzen du. 1923an eraikitako Itsasargi bat dago bertan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prangli uhartearen lehen aipamena 1387koa da eta Rango izena ematen zaio[2]. Gaur egun suedieraz Vrangö esaten zaio. Kallavere Etxeak uhartean arrantza eskubideak lortzeko erabili zuen agirian azaltzen da, baina ez du argitzen garai hartan populaturik zegoen ala ez.[3]
XIII. eta XIV. mendeetan suediar hiztunak bizi zirela pentsatzen da. Beranduago, foka ehiztari eta arrantzale estoniarrak eta finlandiarrak etorriko ziren uhartera eta XVII. menderako estoniarrak ziren uharteko biztanleak. 1397-1549 urteetan uhartea Maardu Etxearena izan zen eta ondoren 1847ra arte Haljava Etxearena. 1847tik 1899ra uhartea Tallinngo merkatari batzuk izan ziren uhartearen jabe.[2]
1848an San Laurendiren eliza eraiki zen Finlandiako Sippo herritik ekarritako oholez.[4]
Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasunak okupatu zuen uhartea, Estonia guztiarekin batera. Gerra amaitu ondoren, 1949an, Noor-Kaardiväg izeneko kolkhoze bat ezarri zen uhartean, 1961ean Kiroveko arrantza-kolkhozerekin bat egin zuena.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kostaldea
-
San Laurendi eliza.
-
Itsasargia.
-
Prangliko museoa.
-
Kotkakivi harria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Estonieraz) «Ülesaare Puhkekeskus – Esileht» Ülesaare Puhkekeskus (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ a b (Estonieraz) «Ülesaare Puhkekeskus – Esileht» Ülesaare Puhkekeskus (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ (Estonieraz) PRANGLI SAARTE MUUSEUM – Prangli saarest – mis? kus? millal?. (kontsulta data: 2025-04-02).
- ↑ (Estonieraz) «Maaturism» www.maaturism.ee (kontsulta data: 2025-04-02).
