Pratibha Gai
| Pratibha Gai | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1948 (77/78 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | fisikaria eta asmatzailea |
| Enplegatzailea(k) | Yorkeko Unibertsitatea DuPont (1802–2017) University of Delaware (en) Oxfordeko Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Royal Society of Chemistry Royal Society |
Pratibha Laxman Gai-Boyes (India, 1948) Indiako zientzialari mikroskopista, fisikaria, irakaslea eta asmatzailea da. Yorkeko Unibertsitatean Mikroskopia Elektronikoaren saileko katedraduna da eta York-eko JEOL Nanozentroko zuzendari ohia.[1] Transmisiozko mikroskopio elektronikoan aditua da. 2009an erreakzio kimikoetan atomo mailan behatzeko gaitasuna ematen zuen lehen mikroskopio elektronikoa sortu zuen: ingurumen-transmisioko mikroskopio elektronikoa (ETEM, Environment Transmission Electron Microscope) [2] Emakumeak karrera zientifikoetan integratzeko sustatzaile sutsua da.[3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pratibha Indian jaio zen. Cambridgeko Unibertsitatean Fisikako doktoretza bat egin zuen, eta Indiako Zientzia Institutuan master bat egin zuen.[4] Oxfordeko Unibertsitatean ere doktoretza egin zuen 1981etik 1988ra
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estatu Batuetako DuPont Corporation-en lan egin zuen eta Delawareko Unibertsitatean materia zientziako irakaslea izan zen.[5] Erresuma Batuko York JEOL Nanocentreko zuzendaria da.[6]
2009an, erreakzio kimikoak maila atomikoan behatzeko gai zen lehen mikroskopio elektronikoa sortu zuen.[7] Bistaratze-metodo horri esker, katalizatzaileen gainazaleko atomoak beha daitezke lehen aldiz.
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010ean Royal[8] Societyren Gabor saria eta domina,[9]in situ egindako bereizmen atomikoko ingurumen-transmisioko mikroskopia elektronikoarentzat (ETEM)
- 2013an L'Oréal-UNESCO Saria Emakumeak Zientzian[10][11][12] Laureate for Europe[13]
- Fisika Institutuko kidea
- Royal Society of Chemistry-ko kidea
- 2014 Ingeniaritzako Errege Akademiako kidea[14]
- 2016 Royal Societyko kidea (FRS)[15]
- 2018 Zientzia eta Teknologiako Lorpen Nabarmenentzako Asiako Sariak.[16]
- 2018 Dame Commander of the Order of the British Empire For services to Chemical Sciences and Technology[17]
- 2018 Royal Microscopical Society-ko ohorezko kidea
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Pratibha Gai» www.york.ac.uk.
- ↑ (Gaztelaniaz) «EMAKUMEAK TEKNOLOGIAREN HISTORIAN | | Casa del Libro» casadellibro 2020-05-20 (kontsulta data: 2025-01-19).
- ↑ (Ingelesez) Gibney, Elizabeth. (2013-02-14). «Pratibha Gai’s award-winning focus» Times Higher Education (THE) (kontsulta data: 2025-01-19).
- ↑ «Professor Pratibha Gai» OxFEST.
- ↑ James Mitchell Crow. (30 May 2013). «Reality microscopy» Chemistry World.
- ↑ «Le Journal du week-end - Le 20 heures du 29 mars 2013» MYTF1NEWS.
- ↑ «15e Prix L’Oréal-UNESCO pour les Femmes et la Science, 2013» Organisation des Nations Unies pour l'éducation, la science et la culture.
- ↑ «2010 Gabor medal and prize» www.iop.org.
- ↑ «University News - Autumn/Winter 2010» Grapevine Online 29 de enero de 2013.
- ↑ Elizabeth Gibney. «Pratibha Gai’s award-winning focus» Times Higher Education (THE).
- ↑ L. Gai, 2013 L'Oréal-UNESCO Awards Laureate for Europe. .
- ↑ «Professor Pratibha Gai named Laureate for Europe» www.microscopy.info 10/22/2012.
- ↑ Pratibha L. Gai, 2013 L'Oréal-UNESCO Awards Laureate for Europe. YouTube.
- ↑ RAEng: New Fellows 2014. .
- ↑ Professor Pratibha Gai FREng FRS. London, UK: Royal Society. One or more of the preceding sentences incorporates text from the royalsociety.org website where: Txantiloi:Blockquote
- ↑ Asian Awards 2018: Recognition with Lots of Glitz and Glamour. Desiblitz 29 April 2018.
- ↑ «New Year's Honours 2018» Gov.uk (Government Digital Service): 10. 29 December 2017.