Pratinkola eurasiar
Itxura
Pratinkola eurasiar | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Charadriiformes |
Familia | Glareolidae |
Generoa | Glareola |
Espeziea | Glareola pratincola Linnaeus, 1766
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Masa | 10,1 g 77 g |
Zabalera | 65 cm |
Kumaldiaren tamaina | 3 |
Eguneko zikloa | crepuscular (en) ![]() |
Errute denbora | 18 egun |
Pratinkola eurasiarra[1] (Glareola pratincola) glareolidae familiako hegazti zangaluzea da[2], Europan, hego-mendebaldeko Asian eta Afrikan bizi dena.
22 cm inguru luze da; hego luze meheak ditu, gorputzaren gainaldea berde iluna eta azpialdea arre antzekoa; eztarri eta bularraldean kolore arreko orbaina du. Isatsaren behealdea zuria du, eta hankak eta isatsa beltzak. Ur gazitako urtegietan, ordokietan eta buztina dagoen lekuetan bizi da, Europa hegoaldean, Afrika iparraldean, eta Asia mendebalean. Erdi mailako neurria duten intsektuez elikatzen da. Lurrean egiten du habia, zulo sakonegia egin gabe eta landarez inguratuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Pratinkola eurasiar» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).
- ↑ BirdLife International (2004). Glareola pratincola. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006