Prebarikazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Prebarikazioa agintari, epaile edo zerbitzari publiko batek administrazio edo lege gai edo auzi batean bidegabea den erabaki bat jakinaren gainean dela hartzen duenean jazotzen den delitua da. Zerbitzari publikoak bere betebeharra burutzen ez dueneko kasuaren parekoa da. Jarduera hau aginte gehiegikeriaren adierazlea da. Penalki zigortua dago, zerbitzari publikoen ardura hiritarren ongizatea eta administraziorekiko leialki, zintzo eta bidezkoan jardutea baita.