Predjamako gaztelua

Koordenatuak: 45°48′54″N 14°07′41″E / 45.815°N 14.128°E / 45.815; 14.128
Wikipedia, Entziklopedia askea
Predjamako gaztelua
Predjamako gazteluaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Eslovenia
Municipality of SloveniaMunicipality of Postojna
Koordenatuak45°48′54″N 14°07′41″E / 45.815°N 14.128°E / 45.815; 14.128
Map
Historia eta erabilera
JabeaPatriarchate of Aquileia (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
569

Predjamako gaztelua (eslovenieraz: Predjamski grad, alemanez: Höhlenburg Lueg, italieraz: Castel Lueghi) Esloveniako Karniola Beherea eskualdeko Predjama herrixkan (Postojna udalerria) dagoen gaztelu bat da. Postojna hiritik 11 kilometrora eta Postojna leizetik 9 kilometrora. Gaztelua leize baten sarbidean eraikia dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eslovenierazko Predjama hitzak "leizearen aurrean" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluaren lehen aipamena 1274koa da, orduan Luegg izen alemaniarra zeukan eta Aquileiako patriarkak eraiki zuen estilo gotikoan. Haitzulo baten sarreran altxatu zuten, harrizko horma bertikal baten gainean, gaztelua konkistatzeko zaila izan zedin. Luegg familia noblea sortu zen eta hauek gaztelua handitu egin zuten.

Predjamako Erazemen kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV mendean Erazem Lueger ("Predjamako Erazem") zen gazteluaren jabea eta Habsburgotarrekin borrokan sartu zen armada inperialeko Pappencheim mariskala hiltzean. Matias I.a Hungariakoarekin bat egin eta Habsburgotarren Karniolako herriak erasotzeari ekin zion, Predjama gotorlekua bizileku zuela. Frederiko III.a enperadore austriarrak Triesteko gobernadoreari Erazem hartu eta hiltzeko agindu zion.

Urtebete eta egun batez setiatu zuten Predjamako gaztelua, baina Erazemek ongi eutsi zion, leizeak baliatu baitzituen Vipava herritik hornigaiak ekartzeko. Bukaeran zerbitzari batek traizioa egin zion, gaztelutik kanpora zegoen komunera joan zenean kandela batekin seinalea egin eta setiatzaileen kainoi bala bakarrarekin hil zuten.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Setioaren ondoren gaztelua suntsituta gelditu zen. Hondarrak Oberburg familiak hartu zituen eta ondoren Purgstall familiaren esku gelditu zen. Honek 1511ean gaztelu berria eraiki zuten baina XI mendean bertan lurrikara batek suntsitu zuen. 1567an Philipp von Cobenzl baroiak eskuratu zuen eta 1570an pizkundeko estiloan berreraiki zuen. Hau da gaur egunera iritsi dena. XVIII mendean Cobenzl familiaren udako egotza bihurtu zen.

XIX eta XX mendeetan Michael Coronini von Cronberg kondeak eta Windischgrätz familia izan ziren bertako jabe ta Bigarren Mundu Gerra bukatzean Jugoslaviako agintari komunistek hartu zuten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]