Prenesteko fibula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Prenesteko fibula

Prenesteko fibula latinezko idazkuna duen urrezko segurtasun-kateorratza edo fibula da. Erromako Luigi Pigorini Aurrehistoria eta Etnografia Museoan dago. Aurkitu zutenean, XIX. mendearen amaieran, uste izan zuten latinezko idazkunik zaharrena zela. Bai fibularen bai idazkunaren benetakotasuna zalantzan jarri izan da[1], nahiz eta azken urteotan egindako azterketek benekotasunaren alde egin[2].

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wolfgang Helbig (1839-1915) arkeologoak aurkeztu zuen estrainekoz fibula 1887an. Berak zioen lagun bati erosi ziola 1876an eta Bernardini hilobitik hartua zela, Lazioko Palestrinatik hurbil (antzinako Preneste). [3]Objektua Bernardini hilobiaren inbentarioan egon zen 1919 arte; urte honetan kendu egin zuten, bere jatorri zehatzari buruzko zalantzak zirelako.

Deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fibula 10,7 cm.ko luzera duen urrezko bitxia da. Albotik ikusita, begizta borobila da orratza eta bere zorroarekin. Zorroan dagoen idazkunaren zentzua eskuinetik ezkerrerakoa da. Pentsatzen da K.a. VII. mendekoa dela.

Idazkuna hau da:

Idazkunaren zehaztasuna

Gaur eguneko idazkeraz, hau dio:

MANIOS MED FHEFHAKED NUMASIOI

latin klasikoan

« MANIVS ME FECIT NVMERIO »,

eta euskaraz :

« Maniok egin ninduen Numeriorentzat ».

Iruzurraren teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasieran dagoeneko, bere benetakotasuna zalantzan jarri zen, aurkikuntzaren inguruabar zalantzagarriak zirela eta. Hala ere, Antzinako Erromari eskainitako lanetan aipatu izan da.

1980an, Margherita Guarducci epigrafistak plazaratu zuen inskripzioa iruzurra zenaren teoria[4]. Harrezkero, komunitatea bitan banatu izan da, benekotasunaren aldekoen eta iruzurraren aldekoen artean.

Benetakotasun adierazpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken azterketa batzuetan (2011), Erromako La Sapienza Unibertsitatean egindako ikerketa optiko, kimiko eta fisikoen bitartez, frogatutzat eman dute objektua eta idazkuna benetakoak direla[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Paul Properziok Christian Touratierren La Fibule de Préneste liburuari eginiko txostena  «Classical Journal 2013 Online Book Reviews Archive | The Classical Journal» cj.camws.org . Noiz kontsultatua: 2019-09-06 .
  2. (Ingelesez)  Maras, Daniele Federico Scientists declare the Fibula Prenestina and its inscription to be genuine “beyond any reasonable doubt” . Noiz kontsultatua: 2019-09-06 .
  3. (Ingelesez)  Astin, A. E.; Frederiksen, M. W.; Drummond, A. (1984) The Cambridge Ancient History: Plates to. - - Cambridge University Press ISBN 9780521234467 . Noiz kontsultatua: 2019-09-06 .
  4.   Gordon, Arthur E. (1982) «Review of La cosiddetta Fibula Prenestina. Antiquari, eruditi e falsari nella Roma dell' Ottocento» The Classical Journal (1): 64–70 ISSN 0009-8353 . Noiz kontsultatua: 2019-09-06 .
  5.   «Fibula Prenestina, giallo risolto Spazzati i dubbi: "E' autentica" - Roma - Repubblica.it» Roma - La Repubblica . Noiz kontsultatua: 2019-09-06 .