Edukira joan

Prerana Deshpande

Wikipedia, Entziklopedia askea
Prerana Deshpande

Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea India
 Britainiar Raj
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -
Hezkuntza
HeziketaSavitribai Phule Pune University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta koreografoa
preranadeshpande.com

Prerana Deshpande (India, XX. mendea) dantzaria da, Kathak-dantza klasikokoa.[1]

Zazpi urte zituenean hasi zen kathak ikasten Sharadini Golekin. Hamabost urte zituela egin zuen lehen aurkezpena. Gero Rohini[2] Bhate-ren Guru Shishya Parampara tradiziopean ikasi zuen, non Lucknow eta Jaipur gharanengandik ikasi zuen hogeita bi urtez. Graziaz betetako mugimenduengatik eta Kathak-aren hainbat alderdi menderatzeagatik da ezaguna, hala nola abhinaia (adierazpena) eta laia (erritmoa) kontrolatzea.[2][3][4][5]

Indiako Pune Unibertsitateko Arte Eszenikoen Zentroan (Lalit Kala Kendra) egin zuen hezkuntza formala Prerana Deshpandek. Maistratasun maila Kathak-en osatu zuen, lehenengo graduatuz. Matematikako gradu titulu bat ere osatu zuen, eta ezagutza matematiko formal hori bere dantzan aplikatzen du.[2][6]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Preranak Nrityadham izeneko institutua osatu zuen, Kathak dantza formatzeko eta zabaltzeko sortua. Bere egoitza nagusia Punen dago, non Indiako zein atzerriko ikasleei irakasten dien, eta aurkezpenetan eta jaialdietan parte hartzen duen dantzari aurreratuen talde egonkor bat daukan.[7][8][9]

Sormenezko lankidetzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Preranak Kathak-en koreografiekin hartu zuen parte Mharo Pranam muntaiarako, Mirabairen bizitza eta letrak inspirazio hartuta, azken hauek Pt. Hemant Pendse-k kontzeptualizatuak.[10][8]

2007. urtean, Prerana Deshpande Sujata Mohapatra Odissi-dantzari ezagunarekin jardun zuen lanean, Ajanthiren eta Elloran inspiratutako Kathak eta Odissi dantzen lankidetza batean, Gizateriaren Ondaretzat jotzen baitira. «Ajanta bizirik dago: Ajanta & Ellorarenomenez» (Ajanta comes alive ingelesez) izenburuko ekoizpena Punen, Maharastra estatuko kultur hiriburuan, estreinatu zen 2007. urteko otsailaren 18an. Sunil Kothari dantza-eruditoak aurkeztu zuen estreinaldia, eta gero Indiako beste hiri batzuetan aurkezten jarraitu zuten. 2010. urtera arte, behintzat, Prerana eta Sujataren arteko lankidetzak indarrean jarraitzen zuen. Bitartean, 2018. urtean Preranak Space: Taal-mala estreinatu zuen, Nrityadhameko interpreteek interpretatutako pieza luzea, Pt. Mohanrao Kallianpurkar dantzariaren lan erritmikoan oinarritua. Estreinaldi horretarako Ratikant Mohapatra eta bere Odissi konpainia gonbidatu zituzten.[11][12][13][14]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Supreet Deshpande bakarlariarekin ezkonduta dago. Alaba bat dute, Ishwari Deshpande, Nrityadhameko bere ikasle aurreratuetako bat dena. Hiru urte zituela hasi zen dantzan Ishwari, 1999. urte inguruan, eta hamabi urte zituenetik nabarmendu da kathak-interprete gisa.[15][16][15][17]

  • 2016: Devadasi Sari Nazionala [18]
  • Gaurav Puruskar Pandit Birju Maharajen eskutik[19]
  • Singar Mani Mumbaiko Sur Singar Samsadek emandako titulua[20][21]
  • 1994: Kiranek emandako Nrityashri titulua, Katani[20][21]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kulkarni, Pranav. (24 de abril de 2010). «Step by Step» The Indian Express.
  2. a b c [Esteka hautsia]
  3. Sreeram, Lakshmi. (19 de julio de 2018). «Kathak's conundrum: Amid appreciation for outward dazzle, is genuine artistry in danger of being overlooked?» Firstpost.
  4. Macaulay, Alastair. (21 de agosto de 2009). «Just Try to Pass by Without Being Stunned» The New York Times.
  5. Kothari, Sunil. (10 de septiembre de 2009). «New York Diary: Erasing Borders Dance Festival» Narthaki.
  6. «The Mathematics of Rhythm» Asia Society 5 de junio de 2010.
  7. «Nrityadham» Prerana Deshpande.
  8. a b Chaudhuri, Nupur. (19 de agosto de 2010). «Lessons in faith» The Indian Express.
  9. Shaniwarwada Dance & Music Festival enters in its 16th year. Punekarnews 27 de febrero de 2017.
  10. «Mharo Pranam - Concept» Mharo Pranam.
  11. «Indian classical music and dance is being increased globally accepted package that believes in fusion» Pune Newsline 9 de julio de 2008.
  12. «News at Lokmat» Lokmat 26 de noviembre de 2007.
  13. Srikanth, Rupa. (29 de enero de 2010). «Statuesque postures» The Hindu.
  14. An evening dedicated to Kathak and Odissi with the dancers of Nrityadhaam Pune. Times of India 2 de febrero de 2018.
  15. a b «Ishwari Deshpande» Happiness Inc.
  16. Supreet Deshpande. .
  17. «Dancers win national kathak awards» The Times of India 5 de enero de 2009.
  18. «Prerana Deshpande gets Devadasi National Award» The Indian Express 21 de diciembre de 2016.
  19. «Prerana Deshpande Kathak Dancer Profile» ThiRaseela.
  20. a b «Prerana Deshpande» Prerana Deshpande.
  21. a b «ICMC: India Dance Festival» FunAsia.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]