Galeria (presak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Presetako galeriak» orritik birbideratua)


Galeriak presaren gorputzean utzitako irekidurak edo pasabideak (lehen txikiak zirenak, baina orain handiagoak egiten direnak) dira, zeinek presaren barnealdetik igaro ahal izatea baimentzen duten. Zenbait motatakoak eta presaren ardatzarekiko paraleloak edo elkartzut izan daitezke, hainbat kota ezberdinetan. Galeriak malda handiko pasabideen bidez (eskailerak normalean) edo igogailuekin osatutako ardatz bertikalen bidez lotzen dira. Galerien forma eta tamaina betetzen duten funtzioaren eta presaren tamainaren araberakoa dira. Oso galería handiak badira, bere izena aldatzen da eta leiza izena hartzen dute (hau presa oso handietan azaltzen da).
Era laburtu batean azalduz, galeriak bi funtzio nagusi dituzte. Alde batetik, ihesak bildu eta bideratu. Horretarako kanal bat izan ohi dute. Bestetik, mantentze lanak era egoki batean burutu (ekipo hidromekanikoen funtzionamendua, etab.). Hori dela eta, tamaina dexentea dute periodikoki bisitatu ahal izateko.
Normalean galeriei konektatuta hustubideak deituriko orifizio bertikalak daude, hutsak direnak hormigoizko presetan eta oso iragazkorrak material soltezko presetan. Hemen iragazitako ura kontzentratu egiten da, presa osoan zehar ematen diren presio interstizialak murrizteko. Normalean galeria batean amaitzen dute hurrengo helburuak direla eta: ura bideratzeko eta filtrazio mailaren kontrola izateko.

Galerien funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeriak eskaintzen dituzten funtzioak hurrengo hauek dira:

  • Drainatze funtzioa: Presaren sekzioaren drainatze hustubidea hornitu ura dagoen frentetik (ur gora) atzemandako infiltrazioekin eta, modu honetan, infiltrazio horiek urrunduz ura ez dagoen frentetik (ur behera). Hau da, presaren gorputzean eta zimenduetan iragazten den ura atzematea eta hortik xukatzea.
  • Ikuskapeneko funtzioa: Presa osatzen duen masaren barrualdera sarbidea ematen du, horrela egitura ikuskatzeko aukera emanez eta presa eraiki eta gero duen egiturazko portaera aztertzeko aukera baita ere.
  • Zulaketa funtzioa: Zulaketak, zimentazioen zolatzeak etab… egiteko sarbidea errazten du.
  • Ateen eta kontrol-ekipoen funtzionamendua: Ekipo mekanikoetara sarbidea ematea, tarifa eta kontrol ekipoen operazioak gauzatzeko eta hauen funtzionamendua bermatzeko.
  • Eraikuntzaren osteko morteroa (lechada): Bi gauzei lekua ematen die. Alde batetik goiburuari, eta bestetik, presaren sekzio longitudinalean zeharreko artikulazioak eraiki eta geroko egiten den morteroaren (lechada) itzulera hodiei. Era berean, presaren aurrealdetik egin ezin daitezkeen eraikuntza-artikulazioen zolatzea egiteko sarbidea eskaintzen du.

Galerien sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeriak betetzen duten funtzioaren arabera sailka daitezke, baina lerrokaduraren arabera baita ere. Egindako funtzioaren arabera galeriak lehen ikusi dugun moduan sailka daitezke: drainatze funtzioko galeria, ikuskapen funtzioko galeria, zulaketa funtzioko galeria, ateen eta kontrol-ekipoen funtzionamenduko galeria eta, azkenik, eraikuntzaren osteko morteroko (lechada) galeria. Lerrokaduran oinarrituta, galeriak ardatzarekiko paraleloak eta presako ardatzarekiko normalak (elkartzut) bezala sailkatzen dira. Hona hemen lerrokadurarekiko sailkapena:

  • Presaren ardatzarekiko galeria paraleloa (perimetrala):
a) Zimentazioaren galeria: Zimentazio galeria batek, oro har, presaren luzera osotik hedatzen da, hain zuzen arroka gainazaletik gertu. Galeria hau arroilaren zeharkako profileraren altuerara egokitzen da. Galeriak tamaina egokia du bere barnealdetik zulaketa operazioak gauzatzeko. Bere ohiko neurria 2,0 x 2,5 m da. Gauza honetaz arduratzen da:
  1. Ura dagoen presaren aurpegitik iragazten den uraren edo presaren zimenduetatik iragazten den uraren drainatzeaz,
  2. Galeriaren solairutik egingo diren zuloentzako eta zulo horien morteroarentzako (lechada de orificios) beharrezkoa den lekua eskaini, egingo den oinarrizko mortero gortinarentzako (cortina principal de lechada),
  3. Zimentazioak drainatzeko balio duten zuloak perforatzeaz, zimentazio morteroa amaitu ondoren.
b) Drainatze galeria: Drainatze galeria osagarria da, gailurrarekiko paralelo kokatuta dagoena. Presako ur goraren oinarriaren zabaleraren bi herenetara gutxi gorabehera dago kokatuta hain zuzen. Gainera, oro har, presaren zatirik sakonenetik bakarrik hedatzen da. Ur goraren infiltrazioak atzemateko balio du eta infiltrazio horiek kontrako aurpegitik, hots, ur beheratik, urrun mantentzeko. Zimentazioaren ur beheranzko portzioa drainatzeko eta zulatzeko baita ere balio du.
c) Ikuskapen galeria: Presa guztiz osatzen duen masaren barnealdera sarbidea ematen duen galeria da. Erabiltzen da egitura ikuskatzeko asmoarekin eta presa eraiki eta gero egitura osoaren portaera aztertzeko. Ikuskapen galeria gisa balio duten drainatze galeria, konporta galeria eta mortero galeriak ere zaintzen ditu.
d) Ateen galeria: Presan eraikitako galeria da, drainatze-kanalizazioetan, ate elektrikoetan edo isuri-gailurrean ateen funtzionamendurako beharrezkoak diren ekipo mekanikoak sartzeko eta gordetzeko. Galeriaren kokapena eta tamaina ekipamendu mekanikoaren beharraren eta tamainaren araberakoa da.
e) Mortero (lechada) galeria: Mortero hoditeria sistemaren hornidura, itzulera eta aireztapen buruak kokatzeko galeria da. Blokeak era artifizial batean hozteko hoditeria sistema ere galeria honetan amaitzen da.
  • Presa ardatzarekiko galeria normala: Sarbide galeria galeria horizontala da, presako galeria sistema ur beheranzko aurpegiarekin edo presatik kanpo dauden ezaugarriekin lotzen dituena, hala nola potentzia basea edo ateen basea.
  • Ardatz bertikalak eta inklinatuak: Presan leku egokietan ematen diren irekidura bertikalak dira, igogailua kokatzeko, igogailuaren ekipamendua kokatzeko, galeriak konektatzen dituzten eskailerak kokatzeko, neurtzeko gailuak kokatzeko eta hozte sistema artifizialaren buruak kokatzeko helburuarekin. Presaren gorputzean galeria bat ipintzeak tentsio eredu normala aldatzen du eta tentsio kontzentrazioak galerien izkinetan gertatzen dira. Tentsio horiek tentsio eta konpresio zonak aurkitzeko zehazten dira, horrela haiei aurre egiteko errefortzu egokia ipiniz. Funtsean, izkinak leunki biribiltzen dira tentsio horiek ahalik eta gehien gutxitzeko.

Energia elektrikoa sortzen duten presen galeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presek hainbat galeria mota izan ditzakete: drainatze galeria, ikuskapen galeria, ateen galeria etab. Presa hidroelektriko batek presa “normal” baten galería berdinak ditu, bat gehituta: presio galeria. Presa hauen galerien sailkapenaren barruan gehien nabarmentzen dena presio galeria da, hain zuzen. Galeria hau urtegiko ura bideratzen duen tunel bat da, sarrerako dorretik turbinaraino, jauzi hidroelektriko batean.
Oro har, hormigoiz estalitako kanal bat da eta turbina baino lehen atal blindatu batean amaitzen da. Presio galeria baten tratamendua seguruenik galeria guztien artean osatuena da, eta egin beharreko lana irudikatzeko balio du.

Lurpeko galeria eta leizetako tratamenduaren burutzea:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Presio galería baten tratamenduak 2 fase ditu: lehenengoa, arroka eta hormigoia kontaktuan dauden lekuen injekzio betegarria; eta bigarrena, tunelaren inguruan kontsolidazio halo bat finkatzea. Arroka eta hormigoi kontaktuetan hutsuneak sor daitezke hormigoia ipintzean, batez ere hormigoiaren pisua dela eta, hormigoi hori arrokatik bereizteko joera duen lekuetan.
Galeria baten exekuzioak beti suposatzen du hutsune bat sortzea masan (macizo), horrela arrokaren ingurua deskonprimatuz eta pitzadurak sortuz. Fenomeno hau eraikuntza metodoaren bidez handitu egin daiteke (leherketak, zulaketa, etab.).
Arroka eta hormigoiaren arteko ukipenaren tratamendua atzealdean zulatutako taladro laburren bidez eta mortero lodi baten edo zementuzko mortero baten injekzioaz burutzen da. Galeriaren inguruko masaren kontsolidazioa taladro erradialeko sekzioak zulatuz eta morteroa injektatuz lortzen da.
Blindatutako atalak arroka eta hormigoia kontaktuaren injekzio gehigarri bat behar du. Injekzio hau oso presio baxu batean egiten da armaduran bertan dauden zulo hariztatu batzuen bidez. Ondoren, armadura osoa gomazko mailu batekin jipoitzen da injekzioari ihes egin zezaketen hutsuneak aurkitzeko, eta behin kokatuta daudenean, armaduran hariztatutako zulo berriak ireki eta ondoren injektatzen dira. Prozesu hau egitearen zailtasuna hurrengo hau da: hutsune guztiak betetzea, baina, gehiegizko presioa dela eta, armadura "zimurtu" gabe.
Azkenik, armadurari jarraitasuna emateko asmoz, tapoiak izorratzen dira. Lan hori oso delikatua da, eskuz egindakoa baita, horrexegatik oso espezializatuta dauden langileak behar ditu. Presa handiagoetan, leize bat injektatzeak (adibidez leize zentralak) presio galeriaren jarraibide berberak jarraitzen ditu baina eskala handiago batean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

fitted%20with%20lifts