Presoen erronda (Van Gogh)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Presoen erronda (Van Gogh)
Vincent Willem van Gogh 037.jpg
Jatorria
Sortzailea Vincent van Gogh
Sorrera-urtea 1890
Jatorrizko izenburua Prisoners Exercising / The Prison Courtyard, also known as Prisoners' Round
Amaiera lekua Saint-Rémy-de-Provence
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta mihisea
Zabalera 64 zentimetro
Altuera 80 zentimetro
Genero artistikoa genero-artea
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua Puxkin Museoa
Bilduma Puxkin Museoa
Inbentarioa Ж-3373
Historia
Erakusketak Van Gogh and Britain (en) Itzuli

Presoen erronda (F669), Vincent van Gogh herbeheretar margolariaren olio-pintura bat da. 1890ean Saint-Rémy-de-Provence udalerriko Saint-Paul babes-etxean zela margotutako sailaren lanetako bat izan zen.

Gaur egun Moskuko Puxkin Museoan ikusgai dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolana herbeheretarra jada depresioak jota eta erabateko gainbeheran zegoela margotu zuen. Zaintzapean dauden gizonen mugimendu zirkularrak artista beraren egoera mentala islatzen du, harrapatua eta isolatua sentitzen baitzen.

1872ko Gustave Doré frantziar margolariaren Londres: erromesaldia margolanean oinarritua dago, Van Goghen margolari gogokoenetakoa baitzen.

Margolana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dorén zuri-beltzeko grabatuak itzalpeko gizonak eguzkiaren argi zuria beren buru gainean dutela itxuraz etengabeak diruditen hormez osatutako ondoetan barneratzen dituen bitartean, Van Goghen bertsioan, urdin eta urre koloreek distiratsu agertzen dira.

Van Goghen ilegorri berbera duen erdiko gizonak gainontzeko gizon buru-makurrek ez bezala burua goratu eta aurpegi zurbil eta berdeztatua erakusten du, ondoezak jota balego bezala.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]